2020(e)ko irailaren 25(a) 13:36

Bizkaian mendekotasuna duten adineko pertsonentzako egoitza-zentroen sareko egoera, irailak 25

Gizarte Ekintzako Saila

Irailaren 24aren amaieran, Bizkaiko Lurralde Historikoan adinekoentzat baimenduta dauden 155 egoitzetan (guztira, 10.748 plaza), pertsona hauek zeuden COVID-19ak jota, Gizarte Ekintza Saileko Ikuskapen eta Kontrol Zerbitzuak eskuragarri jarritako informazioaren arabera:

  • Positiboa baieztatua duten egoitzako erabiltzaileak: 83
  • Positiboa baieztatua duten egoitzako erabiltzaileak, ospitaleratuta daudenak: 32
  • Sendatu diren egoitzako erabiltzaileak (COVID-19an negatibo, aurretik positibo emanda): 1.839
  • Positiboa baieztatua duten egoitzako langileak: 107
  • Isolatuta dauden langileak (COVID-19a baieztatu gabe): 67

Gaur egun, 9 egoitzatan daude gaixotutako egoiliarrak: Leioa Laguntza Zentroa-GUFE (30), DomusVI Miraflores-Bilbao (13), Zuetxe-Bakio (12), Santa María-Getxo (6), Marcelo Gangoiti-Muskiz (6), Albiz Santiago Llanos-Sestao (8), Misericordia-Bilbao (5), San José Etxe Alai-Mungia (2) y Elorrio Laguntza Zentroa-GUFE (1).

Horrez gain, Birjinetxeko unitate soziosanitario espezializatuak, koronabirus bidezko infekzio-kasuak artatzeko, 76 adineko hartzen ditu. Pertsona horietatik, 48 egoitza-zentroen sareko erabiltzaileak dira, eta 28 zaurtasun-egoeran dauden pertsonak, zeinak koarentenan dauden ospitaleratuta egon ondoren.

Azken orduetan lau pertsona hil dira Covid-19rekin.

Azken orduetan 29 egoitzako erabiltzaile sendatu dira (COVID-19an negatibo, aurretik positibo emanda).