2020(e)ko irailaren 25(a) 10:23

Gaztelugatxeko sarbidea itxita dago olatu handiengatik alerta laranja ezarri dutelako

Iraunkortasuna eta Ingurune Naturala Zaintzeko Saila

Aldundiak itxiera hori agindu du eta itsasoko egoera hobetzen ez den bitartean mantenduko da, istripurik gerta ez dadin.

Bizkaiko Foru Aldundiak Gaztelugatxeko sarbideak itxi ditu gaur, olatu handiengatiko alerta laranjaren aurkako prebentzio neurri gisa, esparru babestu horretara hurbildu daitezkeen pertsonek denboralearen ondorioz istripurik izan ez dezaten.

Itxiera mantendu egingo da itsasoaren baldintzak hobetu eta Gaztelugatxeko San Joan ermitara igotzeko eskaileren eremutik arriskurik gabe igaro ahal izan arte.