2020(e)ko irailaren 23(a) 13:09

Bizkaian mendekotasuna duten adineko pertsonentzako egoitza-zentroen sareko egoera, irailak 23

Gizarte Ekintzako Saila

Irailaren 22aren amaieran, Bizkaiko Lurralde Historikoan adinekoentzat baimenduta dauden 155 egoitzetan (guztira, 10.748 plaza), pertsona hauek zeuden COVID-19ak jota, Gizarte Ekintza Saileko Ikuskapen eta Kontrol Zerbitzuak eskuragarri jarritako informazioaren arabera:

  • Positiboa baieztatua duten egoitzako erabiltzaileak: 98
  • Positiboa baieztatua duten egoitzako erabiltzaileak, ospitaleratuta daudenak: 32
  • Sendatu diren egoitzako erabiltzaileak (COVID-19an negatibo, aurretik positibo emanda): 1.810
  • Positiboa baieztatua duten egoitzako langileak: 112
  • Isolatuta dauden langileak (COVID-19a baieztatu gabe): 62

Gaur egun, 12 egoitzatan daude gaixotutako egoiliarrak: Leioa Laguntza Zentroa-GUFE (23), DomusVI Miraflores-Bilbao (17), Zuetxe-Bakio (13), San José Etxe Alai-Mungia (3), Elorrio Laguntza Zentroa-GUFE (9), Ballesol-Bilbao (7), Santa María-Getxo (7), Marcelo Gangoiti-Muskiz (6), Albiz Santiago Llanos-Sestao (6), Misericordia-Bilbao (5), IMQ Igurco Zorrozgoiti-Bilbao (1) eta Elorduy-Barrika (1).

Horrez gain, Birjinetxeko unitate soziosanitario espezializatuak, koronabirus bidezko infekzio-kasuak artatzeko, 84 adineko hartzen ditu. Pertsona horietatik, 56 egoitza-zentroen sareko erabiltzaileak dira, eta 28 zaurtasun-egoeran dauden pertsonak, zeinak koarentenan dauden ospitaleratuta egon ondoren.

Azken orduetan hiru pertsona hil dira Covid-19rekin.