2020(e)ko irailaren 18(a) 10:30

Aldundia Open Data erabiltzen duten aplikazio mugikorrik onenak bilatzen ari da BiscayApp lehiaketaren 3. edizioan

Herri Administrazioa eta Erakunde Harremanetarako Saila

Bizkaiko Foru Aldundiak, BiscayTIK fundazioaren bidez, aplikazio berritzaileen proposamenik onenak sarituko ditu, hots, datu irekien erabilera oinarri hartuz herritarrei eta erakundeei zerbitzu-motaren bat ematen dietenak. “Open Data aplikazioen erronka” izeneko kategoria bakarra egongo da, eta 6.000, 3.000 eta 1.500 euroko hiru sari emango dira.

https://app.biscaytik.eus

Bizkaiko Foru Aldundiak, BiscayApp lehiaketaren edizio berri baten bidez, erronka ireki bat jarri du abian, open data erabiliz herritarrei eta lurraldeko erakundeei nolabaiteko zerbitzua eskaintzen dieten mugikorretarako aplikazioen proposamenei irekia. Aurten hirugarren edizioa du lehiaketak, eta BiscayTIK Fundazioak antolatzen du, hau da, lehiaketa honi balio handiagoa emateko ezagutzak, esperientziak eta baliabideak ematen dituen foru erakunde publikoak.

BiscayAppen erronka berri honen helburua da Open Data Bizkaia webgunean gaur egun eskuragarri dauden datu irekien edo foro erakundearen edo irekitzeko ahalmena duten lurraldeko udalen datuen erabilera ezagutaraztea eta sustatzea, eta ideia berritzaileak dituzten pertsona ekintzaileei eta startup enpresentzat xedaturik dago bereziki.

Aplikazio irabazleak hautatzeko, irizpide hauek hartuko dira kontuan: diseinua, erabilgarritasuna eta erabiltzailearen esperientzia, funtzionaltasunak, originaltasuna, bideragarritasun ekonomiko-soziala, merkaturatzeko aukerak eta antzeko beste produktu batzuen berrikuntza-maila, bai eta proposamenaren izaera berritzailea ere.

"Open Data aplikazioen erronka" kategoria bakarra egongo da, eta 6.000, 3.000 eta 1.500 euroko hiru sari proiektu irabazleentzat.

Proiektuak aurkezteko epea zabalik dago eta urriaren 31ra arte luzatuko da. Izena emateko formularioak eta oinarriak webgune honetan eskuratu daitezke: https://app.biscaytik.eus


Argazkiak