2020(e)ko irailaren 17(a) 13:00

Bizkaian mendekotasuna duten adineko pertsonentzako egoitza-zentroen sareko egoera, irailak 17

Gizarte Ekintzako Saila

Irailaren 16aren amaieran, Bizkaiko Lurralde Historikoan adinekoentzat baimenduta dauden 155 egoitzetan (guztira, 10.748 plaza), pertsona hauek zeuden COVID-19ak jota, Gizarte Ekintza Saileko Ikuskapen eta Kontrol Zerbitzuak eskuragarri jarritako informazioaren arabera:

  • Positiboa baieztatua duten egoitzako erabiltzaileak: 124
  • Positiboa baieztatua duten egoitzako erabiltzaileak, ospitaleratuta daudenak: 26
  • Sendatu diren egoitzako erabiltzaileak (COVID-19an negatibo, aurretik positibo emanda): 1.761
  • Positiboa baieztatua duten egoitzako langileak: 101
  • Isolatuta dauden langileak (COVID-19a baieztatu gabe): 57

Gaur egun, 14 egoitzatan daude gaixotutako egoiliarrak: DomusVI Miraflores-Bilbao (17), San José Etxe Alai-Mungia (15), Elorduy-Barrika (12), Ibarrekolanda-Bilbao (11), Elorrio Laguntza Zentroa-GUFE (11), Albiz Santiago Llanos-Sestao (11), Marcelo Gangoiti-Muskiz (10), Misericordia-Bilbao (7), Santa María-Getxo (7), Zuetxe-Bakio (6), Loramendi-Erandio (6), Truiuondo-Zamudio (5), Ballesol-Bilbao (4) eta IMQ Igurco Zorrozgoiti-Bilbao (2).

Horrez gain, Birjinetxeko unitate soziosanitario espezializatuak, koronabirus bidezko infekzio-kasuak artatzeko, 72 adineko hartzen ditu. Pertsona horietatik, 55 egoitza-zentroen sareko erabiltzaileak dira, eta 17 zaurtasun-egoeran dauden pertsonak, zeinak koarentenan dauden ospitaleratuta egon ondoren.

Gainera, Bizkaiko Foru Aldundiaren erantzun azkarreko taldeek egunero behaketak egiten dituzte egoitza-zentroetan kasu positiborik dagoenez egiaztatzeko, eta beste foku bat aurkitu dute. Atzoko jardunaldiaren amaierako datuei gehitu behar zaie. Foku berria GUFEren (Gizarte Urgazpenerako Foru Erakundea) Leioako egoitzan aurkitu dute. Egoitzan zentroko solairu bereko 39 erabiltzaile eta 49 profesional behatu ondoren, proben emaitza honako hau izan da: 16 erabiltzaile eta 12 profesional positibo. Gainerako emaitzen zain, egoitza-zentroaren behaketa osoa egin da.

Azken orduetan hiru pertsona hil dira Covid-19rekin.