2020(e)ko irailaren 15(a) 12:30

Bizkaian mendekotasuna duten adineko pertsonentzako egoitza-zentroen sareko egoera, irailak 15

Gizarte Ekintzako Saila

Irailaren 14aren amaieran, Bizkaiko Lurralde Historikoan adinekoentzat baimenduta dauden 155 egoitzetan (guztira, 10.748 plaza), pertsona hauek zeuden COVID-19ak jota, Gizarte Ekintza Saileko Ikuskapen eta Kontrol Zerbitzuak eskuragarri jarritako informazioaren arabera:

  • Positiboa baieztatua duten egoitzako erabiltzaileak: 119
  • Positiboa baieztatua duten egoitzako erabiltzaileak, ospitaleratuta daudenak: 22
  • Sendatu diren egoitzako erabiltzaileak (COVID-19an negatibo, aurretik positibo emanda): 1.739
  • Positiboa baieztatua duten egoitzako langileak: 111
  • Isolatuta dauden langileak (COVID-19a baieztatu gabe): 61

Gaur egun, 12 egoitzatan daude gaixotutako egoiliarrak: Truiuondo-Zamudio (5), IMQ Igurco Zorrozgoiti-Bilbao (12), Elorduy-Barrika (13), Ballesol-Bilbao (6), Elorrio Laguntza Zentroa-GUFE (11), Albiz Santiago Llanos-Sestao (11), DomusVI Miraflores-Bilbao (18), San José Etxe Alai-Mungia (19), Marcelo Gangoiti-Muskiz (7), Misericordia-Bilbao (6), Santa María-Getxo (6) eta Zuetxe-Bakio (5).

Horrez gain, Birjinetxeko unitate soziosanitario espezializatuak, koronabirus bidezko infekzio-kasuak artatzeko, 78 adineko hartzen ditu. Pertsona horietatik, 58 egoitza-zentroen sareko erabiltzaileak dira, eta 20 zaurtasun-egoeran dauden pertsonak, zeinak koarentenan dauden ospitaleratuta egon ondoren.

Azken orduetan lau pertsona hil dira Covid-19rekin.