2020(e)ko irailaren 11(a) 12:34

Bizkaian mendekotasuna duten adineko pertsonentzako egoitza-zentroen sareko egoera, irailak 11

Gizarte Ekintzako Saila

Irailaren 10aren amaieran, Bizkaiko Lurralde Historikoan adinekoentzat baimenduta dauden 155 egoitzetan (guztira, 10.748 plaza), pertsona hauek zeuden COVID-19ak jota, Gizarte Ekintza Saileko Ikuskapen eta Kontrol Zerbitzuak eskuragarri jarritako informazioaren arabera:

Positiboa baieztatua duten egoitzako erabiltzaileak: 127

Positiboa baieztatua duten egoitzako erabiltzaileak, ospitaleratuta daudenak: 15

Sendatu diren egoitzako erabiltzaileak (COVID-19an negatibo, aurretik positibo emanda): 1.713

Positiboa baieztatua duten egoitzako langileak: 112

Isolatuta dauden langileak (COVID-19a baieztatu gabe): 65

Gaur egun, 10  egoitzatan daude gaixotutako egoiliarrak: Truiuondo-Zamudio (5), IMQ Igurco Zorrozgoiti-Bilbao (14), Elorduy-Barrika (30), Ballesol-Bilbao (6), Elorrio Laguntza Zentroa-GUFE (11), Albiz Santiago Llanos-Sestao (15), DomusVI Miraflores-Bilbao (13), San José Etxe Alai-Mungia (22), Misericordia-Bilbao (6) eta Zuetxe-Bakio (5).

Horrez gain, Birjinetxeko unitate soziosanitario espezializatuak, koronabirus bidezko infekzio-kasuak artatzeko, 71 adineko hartzen ditu. Pertsona horietatik, 48 egoitza-zentroen sareko erabiltzaileak dira, eta 23 zaurtasun-egoeran dauden pertsonak, zeinak koarentenan dauden ospitaleratuta egon ondoren.

Azken orduetan lau pertsona hil dira Covid-19rekin.

Bizkaiko Foru Aldundiko erantzun azkarreko taldeak, kasu positiboen bila egunero PCR probak egiten jarraitzen dutenak, gaur egun prebentziozko behaketa bat egiten ari dira Mungiako eta inguruko udalerrietako adinekoen eta desgaitasuna duten pertsonen 20 zentro soziosanitariotako profesionalei (egoitzakoak eta eguneko arretarako zentroak). Mungiako Udalak herriko erakustazokaren erabilera erreztu deutso Bizkaiko Foru Aldundiari, bertan deituak izan diran 649 profesionalei frogak egin ahal izateko.