2020(e)ko abuztuaren 31(a) 09:32

Bizkaibusek kendu egin du Lekeitiorako zerbitzua hilaren 5ean, larunbata, ez delako «Antzar Eguna» ospatuko

Garraioak eta Mugikortasun Jasangarria Sustatzeko Saila

Lekeitioko Udalak berak egin du eskaera, osasun-larrialdiko egoeraren aurrean.

Bizkaibusek kendu egin du Lekeitiorako zerbitzua datorren larunbatean, irailak 5. Egun horretan "Antzar Eguna" ospatu ohi da Lekeition, urtero milaka bisitari erakartzen dituen jaia, baina aurtengo honetan bertan behera geratu da COVID-19ak eragindako egoera dela eta.

Lekeitioko Udalak berak inguruko gainerako udalerriekin, Ertzaintzarekin eta tartean sartutako erakundeekin koordinazioan egindako eskaera baten ostean hartu dute erabakia.

Horrela, bada, kostaldeko udalerri horretara doazen hiru lineen ibilbideak honela geratuko dira:

  • A3512 Bilbao - Lekeitio (Autopista) lineak Bilbotik Markina-Xemeinerainoko ibilbidea baino ez du egingo.
  • A3513 Bilbao - Hospital Galdakao Ospitalea - Gernika Lumo - Ea - Lekeitio lineak Bilbotik Earainoko ibilbidea baino ez du egingo. Bueltako ibilbidea Ispasterretik egingo du, eta ez Eatik, Bilborantz doazen bidaiariak hartzeko.
  • A3523 Bilbao - Hospital Galdakao Ospitalea - Gernika Lumo - Aulesti - Lekeitio lineak Bilbotik Gizaburuagarainoko ibilbidea baino ez du egingo.

Hortaz, hiru lineetako bat bera ere ez da Lekeitioraino iritsiko egun osoan. Egoera hau egungo osasun-larrialdiak sortua da, eta aurreko edizioez bestelakoa da oso, normalean egun horretako zerbitzua indartu egiten izan baita, eta ez murriztu, adierazi du Garraioak eta Mugikortasun Jasangarria Sustatzeko foru-diputatuak.