2020(e)ko uztailaren 29(a) 11:58

Eskarabillerak, Bizkaiko meatze-arroetan ikatza biltzen zuten emakumeak, Ipuinak bildumaren titulu berriko protagonistak

Euskara, Kultura eta Kirol Saila

Andoni Abenójar eta Eider Eibar dira Bizkaiko Foru Aldundiak argitaratzen duen ipuin ilustratu hirueledunen bildumaren laugarren liburukiaren egileak. Foru Erakundeak Ipuinak bilduma 2017an sortu zuen Bizkaiko herrietako pertsonaia herrikoi, tradizional edo folklorikoetako batzuk Bizkaiko publikoari eta gure lurraldea bisitatzen duten pertsonei hurbiltzeko asmoz. Euskaraz, gaztelaniaz eta ingelesez argitaratutako album ilustratuak dira, pertsonaia horiek modu ezberdinean erakusten dituztenak. Eskarabillera bildumako laugarren liburua da.

Andoni Iturbe, Kultura zuzendari nagusia, Andoni Abenójar idazlea eta Eider Eibar ilustratzailea

Andoni Iturbek, Bizkaiko Foru Aldundiko Kultura zuzendari nagusiak, eta Andoni Abenójar idazleak eta Eider Eibar ilustratzaileak foru erakundeak argitaratu duen Eskarabillera izeneko liburu berria aurkeztu dute.

Eskarabillera, Basauriko jaietako pertsonaia ezaguna, da Bizkaiko Foru Aldundiak udaro argitaratzen duen Ipuinak Bildumako laugarren liburukiaren protagonista. Eskarabillera da, hain zuzen ere, Andoni Abenójarrek idatzi eta Eider Eibarrek ilustratutako kontakizun honen izenburua.

Duela lau urte sortu zen Ipuinak Bilduma, Bizkaiko pertsonaia herrikoi, tradizional edo folkloriko batzuk Bizkaiko publikoari eta gure lurraldea bisitatzen duten turistei hurbiltzeko asmoz. Horretarako Foru Erakundeak euskaraz, gaztelaniaz eta ingelesez argitaratutako album ilustratu batzuk sortu zituen, pertsonaia horiek beste modu batean erakusteko.

Horrela, 2017an bildumako lehen album-ilustratua argitaratu zen: Mikel Gil Sojok idatzi eta Andrea Alonso Vargasen marrazkiak zituen Gargantua txapeldun. Ondoren, Idoia Barrondok idatzi eta Nuria Hachek ilustratutako Marijaia, eta Begoña Elorrieta eta Alex Orberen Gigantes/Erraldoiak/Giantsargitaratu ziren.

2020an, Ipuinak Bildumaren titulu berria XX. mendearen hasieran Bizkaiko ikatz-arroetan ikatz-hondarrak (eskarabilla) biltzen aritzen ziren emakumeei buruzkoa da. Ikatz hau prezio baxuan saltzen zen eta etxeetan sukalde eta berogailuetarako erregai bezala erabiltzen zen, baita euskal udalerri askotako kaleak asfaltatzeko ere. Eskarabilleren garrantzia hain handia izan zen, kasu honetan Basauriko udalerriak herriko jaietako pertsonaia nagusi bezala hartu zuela.

Andoni Abenójar idazleak eta Eider Eibar ilustratzaileak Eskarabilleran basauritarren tradizioa egokitu dute interpretazio berria emateko eta pertsonaia herrikoi historiko hori jendeari hurbiltzeko.

Eskarabilleraren idazlea eta ilustratzailea:

Andoni Abenójar Martínez de Eulate (Portugalete, 1978). Psikologian lizentziaduna eta idazlea. Literaturaren munduan beti interesatuta, 2012an idazketan murgiltzea eta praktika hori egunerokotasunean txertatzea erabaki zuen. Ordutik, hainbat kontakizun-lehiaketatan irabazle izan da, eta horien artean nabarmentzekoa da 2015eko Bizkaidatz VII. Lehiaketan lortutako Lehen Saria. Bere hainbat lan antologia ezberdinetan argitaratu dira, hala nola Historias del dragón (Kelonia Editorial, 2013) edo La sonrisa de la hiena, veinte relatos vascos con humor (Editorial Verbum, 2014). Gaur egun, sormenezko idazketari buruzko tailerrak irakasten ditu eta argitalpen-zuzentzailea da. Bere kontakizun asko La Caricia del gato negro webgunean argitaratzen ditu.

Eider Eibar Zugazabeitia (Amorebieta, 1980). Ilustratzaile ezaguna da haurrentzat eta gazteentzat egindako lanagatik, baina baita animazioan, diseinuan edo muraletan egindako lanagatik ere. Ilustratu dituen liburuen artean Josu Waliñoren Pirata Ximon, Peru Magdalenaren Katixa katu botaduraren abenturak, Ruben Ruizen Gure etxea, Leire Bilbaoren Gaua balkoian, Lourdes Unzuetaren Kaiuko bat elurretan, Toti Martinez de Lezearen Dragoi urdin bat, Yolanda Arrietaren Maddalenen usaina, Castillo Suarezen Malia eta Amelia edo Leire Bilbaoren Errotondan bueltaka azpimarratu daitezke.


Argazkiak