2020(e)ko uztailaren 25(a) 17:40

Bilbao Arraunlari Beteranoak klubak gaur antolatu duen Arraunlari Beteranoen Lehen Topaketan lagundu du Aldundiak

Euskara, Kultura eta Kirol Saila

Lorea Bilbao Euskara eta Kulturako diputatuak banatu du topaketaren bandera traineru txapeldunari.

Lorea Bilbao, bandera banaketan

Euskara eta Kulturako diputatu Lorea Bilbaok banatu du Arraunlari Beteranoen Lehen Topaketaren bandera. Fortuna eta Plentzia Traineru Baltza B traineruek estropada bat egin dute, eta lehenengoak irabazi du.

Gaur egin den estropada aurreko asteburuko estropada-egun bien osagarria besterik ez da. Aurreko asteburuan Garbiker bandera izan zen saria, foru sozietate publikoak babesten duena, bi balio hauek bultzatzeko asmoz: batetik, beteranoen kirola eta, bestetik, hondakin gutxiago sortuta Bizkaia berdeagoa lotzea. 


Argazkiak