2020(e)ko uztailaren 22(a) 12:00

Erakusketa tailerra eta kontzertua uztailaren 25ean Santimamiñeko indusketa arkeologikoen mende bat baino gehiago ospatzeko

Euskara, Kultura eta Kirol Saila

Tailerra 12:15etan izango da, ordubeteko iraupena izango du eta Mikel Agirre Ruiz de Gopegi arkeologoak gidatuko du. Tailerrean larruak lortzeko eta ontzeko teknikak eta prozesua azalduko dira. Ondoren, Aitor Urkizak eta Iker Alvarezek osatutako bikoteak "Herri musikaren harribitxiak" kontzertua eskainiko du. Edukiera mugatua denez, ezinbestekoa da aldez aurretik erreserba egitea, 944 651 657 telefonoaren bidez edo santimamine@bizkaia.eus helbidera mezu bat bidaliz.

Datorren larunbatean, uztailak 25, Santimamiñe eguna ospatuko da, haitzuloko pinturen ganberaren aurkikuntza, bertako ikerketen hasiera eta UNESCOk Gizateriaren Ondare izendatu izana gogoratuz. Gertaera hau ospatzeko programa berezi bat prestatu da, kobazuloaren kanpoaldean garatuko dena, Historiaurreko soinekoei buruzko erakustaldi tailer batekin eta ostean egongo den kontzertu batekin.

Tailerra 12:15etan izango da, ordubeteko iraupena izango du eta Mikel Agirre Ruiz de Gopegi arkeologoak gidatuko du. Tailerrean larruak lortzeko eta ontzeko teknikak eta prozesua azalduko dira. Adibidetako bat josteko hariaren elaborazioa, tendoietatik abiatuta lortzen zena, eta josteko eta mozteko eta karrakatzeko tresna erabilgarriak ekoizteko beharrezkoak ziren orratzak eta hezurrezko puntzoiak egitea izango da.

Jantziak egiteko erabilitako material, teknika, estilo eta moda guztiek lotura estua izan dute historian zehar klimarekin, geografiarekin eta, batez ere, jantziak egin eta erabili zituzten giza taldeen gizarte-osaerarekin.

Erakustaldian arkeologoak Historiaurrean garatu ziren gaitasun eta teknika handiak azalduko ditu, baita oraindik erabiltzen ditugun jantzi mota batzuen jatorri urruna ere: mokasinak, alkandora arinak, parkak, anorakak, etab.

Tailerraren ondoren, "Herri musikaren harribitxiak" kontzertua izango da. Aitor Urkizak eta Iker Alvarezek osatutako bikoteak errepertorio tradizional eta herrikoiko lanak eskainiko ditu, formatu txikian, eta estilo eta jatorri ezberdinetako musika piezak uztartuko dituzte, musika tresna tradizionalak erabiliz eta euskal kantutegi herrikoia, musika zelta, tangoa, balsa eta dantzarako piezak joz.

Edukiera mugatua denez, ezinbestekoa da aldez aurretik erreserba egitea, 944 651 657 telefonoaren bidez edo santimamine@bizkaia.eus helbidera mezu bat bidaliz. Halaber, 12:00etan informazio-gunera joan beharko da; musukoa nahitaez erabili beharko da eta gutxieneko distantzia gordetzeko gomendioa zaindu.