2020(e)ko uztailaren 22(a) 13:00

Bizkaiko Foru Aldundiaren Jauregia ONCE-ko kupoiaren protagonista izanten da, 120. urteurrena dela-eta

Herri Administrazioa eta Erakunde Harremanetarako Saila

Foru Jauregiaren irudia ONCE-ko 5,5 milioi kupoietan agertuko da, eta estatu guztian zehar banatuko dira uztailaren 29an. Bizkaiko Foru Aldundiaren jauregia Luis Aladren arkitektoak diseinatu zuen eta 1.900. urtean inauguratu zuten, eta euskal arte garaikidearen eklektizismo eredu onena da.

Jesús Puebla, Miguel Morado, Ibone Bengoetxea eta Juan Carlos Andueza

Bizkaiko Foru Aldundiaren Jauregia ONCE-ko kupoiaren protagonista izango da, bere 120. urteurrena dela-eta. Bilboko Kale Nagusian kokatutako lurraldeko eraikin enblematikoetako baten irudia estatu mailan banatuko diren 5,5 milioi kupoietan agertuko da.

Administrazio publikoko eta erakundeen arteko harremanetako diputatua, Ibone Bengoetxea; Euskadiko ONCEko lurralde ordezkaria, Juan Carlos Andueza; Euskadiko eta Kantabriako ONCE jokoaren burua, Miguel Morado; eta Jesús Puebla kupoi saltzailea, Bilboko Kale Nagusian, Foru Aldundiaren jauregi aurrean, ONCE jokoaren produktuak merkaturatzen dituena; horiek guztiak egon dira erakundeko 19.000 agenteek uztailaren 29an salduko dituzten kupoietako irudia aurkezten.

Hala, Bizkaiko Foru jauregia lurraldeko beste ikurrei gehitzen zaie, azken hilabetean ONCEko kupoietan agertu direnak, besteak beste, Bilboko Arriaga Antzokia edo Gaztelugatxeko San Joan.

Foru jauregiko "altxorrak"

Bizkaiko Foru Aldundiaren jauregia XIX. mende bukaeran diseinatu zuten, eta Euskadiko eta estatu mailako arte garaikidearen eklektizismoaren lan garrantzitsuenetakoa da. 1890. urtean hasi ziren jauregia eraikitzen, arkitektoa Luis Aladren Mendivil izan zelarik. Proiektuak Bilboko burgesen itxaropenak bete zituen, izan ere, egoitza berrian, lurraldeko ekonomiaren gorakada eta indarra adierazi nahi zuten. Eraikinaren bikaintasunak eta nabartasunak beraien nahia betetzen dute bikaintasunez. Hala, eklektizismoa da nagusi eraikinaren kanpoko aldean eta barneko aldean.

Jauregiaren barneko aldea eskailera handiak eta dekorazio gainkargatuak apaintzen dute, horiek, Bizkaian garai horretako arte aplikatuen ospea erakusten dutelarik. Hala, ez dira falta marmolak, egurrak, iztukuak, ispiluak, igeltsuak, pitxerrak, zeramikak, beirateak eta XIX. mende bukaerako margolari garrantzitsuen koadroak. Besteak beste, Jose Echenagusiak, Anselmo Guineak eta Alvaro Alcala Galianok margotutako sabaiko pinturak, Daniel Zuloagaren hiru xafla zeramikoak eta Antonio Rigaltek Anselmo Guinearen zirriborroarekin egindako eskailera nagusia. Dekorazioa aparta da, izan ere, garai hartako burgesek, beraien ahalmen ekonomikoa erakutsi nahi zuten.

Solairu nagusian hainbat areto daude, besteak beste, harrera aretoa, tronuaren edo Versaillesko aretoa, osoko bilkuren aretoa edo Ahaldun Nagusiaren areto gorria. Azken horrek 15 metro karratu inguru ditu, eta bertan, balio handiko objektuak daude, besteak beste, Sevres-ko portzelanazko hiru pitxarrak, Frantziako enperatrizak, Montijoko Eugeniak, Napoleon III. aren emazteak, Bizkaiko Foru Aldundiari oparitu zizkionak 1857an, bere semea jaio zelako.


Argazkiak