2020(e)ko uztailaren 19(a) 14:00

Arkote B eta Fortuna taldeek lehenengo Garbiker bandera lortu dute Santurtzin jokatu diren beteranoen estropadetan

Iraunkortasuna eta Ingurune Naturala Zaintzeko Saila

Foru-sozietate publikoak kirol-txapelketa horretan parte hartzen du, eta, horrela, hondakinen kopurua murrizteko premia sustatu nahi du, guztion artean Bizkaia jasangarriago bat lor dezagun Estropaden lehenengo edizio honetan, bestalde, ligako ABE Mundaka A eta B, eta Bilbao traineruek parte hartu dute larunbatean, bai eta Arkote A,Fortuna eta Zumaia traineruek ere.

Arkote B

Asteburu honetan, beteranoen traineruen Garbiker trofeoaren lehenengo edizioa jokatu da Santurtziko uretan. Arraunlari Beteranoak Bilbaok antolatu du foru-sozietate publiko honen laguntzarekin, eta Arkote B eta Fortuna traineruak izan dira garaile. Garbikerrek txapelketa hau antolatu nahi izan du hondakinen kopurua murrizteko premia sustatzeko, guztion artean Bizkaia jasangarriago bat lor dezagun.

Arkote B trainerua izan zen garaile atzo arratsaldean. Bestalde, Fortuna taldea izan da gaur goizeko txapelduna; biek jokatu dituzte ziaboga bakarreko erlojuaren kontrako probak, 2.000 metroko ibilbidearekin. Iñigo Bikandi Garbiker sozietateko zuzendariak banatu die Garbiker bandera traineru txapeldunei. Trofeo horren bitartez beteranoan kirolaren balioa eta Bizkaia berdeago baten aldarrikapena uztartu nahi dira, hondakin gutxiago sortzea sustatuz.

Estropada hauek Beteranoen Lehenengo Arraun Topaketa ordezkatzeko jokatu dira. Topaketa apirilaren 25erako programatu zen, baina bertan behera geratu zen COVID-19ak eragindako osasun-larrialdiaren egoeragatik. Antolatzaileek (Arraunlari Beteranoak Bilbao), orduan, beste aukera bat bilatu nahi izan zuten arraunaren kirolaren ezaugarrien balioak aldarrikatzeko; izan ere, euskal kultura eta tradizioan errotuta dagoen kirola da, eta herritar guztien esku jarri nahi izan dute.


Argazkiak