2020(e)ko uztailaren 14(a) 12:45

Lehen seihilekoan 3.012,6 milioi euro bildu dira Bizkaian

Ogasuna eta Finantzetako Saila

Ekainera arte, Bizkaian 3.012,6 milioi euro bildu dira guztira itundutako zergen bidez. Kopuru hori 2020ko ekitaldiko aurrekontuko guztirako zerga-sarreren (8.141,1 milioi euro) ,0 da. Iazko aldi berean baino 442,4 milioi gutxiago bildu dira; beraz, urte arteko %12,8ko jaitsiera gertatu da.

Bizkaiko bilketak urteko lehen seihilekoan izan duen bilakaera negatiboa bi faktorek eragin dute: jarduera ekonomikoaren geldialdiak eta Foru Ogasunak ezarritako neurriek. Izan ere, neurri horien helburua izan da bizkaitarren likidezia hobetzea, batez ere mikroenpresena, ETEena eta langile autonomoena; horrez gainera, neurri horien bitartez saihestu nahi izan da ekonomiako sektore ahulenek kalte handiak jasatea.

Zuzeneko zergak

Ekainaren 30era arte guztira bildutako kopurutik 1.323,8 milioi euro zuzeneko zergen bidez bildu dira; kopuru hori iazkoa baino %3,3 gutxiago da.

PFEZen bilketan %1,4ko beherakada gertatu da guztira: 1.162,2 milioi euro. Kontzeptu nagusian (lanaren atxikipenak) %1,2ko gorakada izan da (1.374,6 milioi euro), eta ondare-irabazien gaineko atxikipenek ere gora egin dute (%81,6) eta kapital higigarrien etekinen gaineko atxikipenek ere bai (%0,8). Ostera, sarien gaineko karga bereziaren bidez %94,5 gutxiago bildu da, kapital higiezinaren etekinen gaineko atxikipenetan %12,1eko beherakada gertatu da eta jarduera profesional, enpresarial edo artistikoen ordainketa zatikatuen zenbatekoa %29,5 txikiagoa izan da (iaz baino 11,7 milioi gutxiago). Hain zuzen ere, Aldundiak COVID-19aren krisiaren aurrean ezarritako neurrietako bat izan da langile autonomoak askatzea PFEZen ordainketa zatikatuetatik ekitaldiko lehen bi hiruhilekoetan. Beste alde batetik, PFEZen kanpainan bi hilabete eman ondoren, zerga horren kuota diferentziala -318,4 milioi euro da (%4,5 gehiago), nahiz eta oraindik kobratu gabe egon Ogasunaren aldeko aitorpenen emaitzak, aurten horien kobrantza irailaren 30era arte atzeratu da eta.

Sozietateen gaineko zergaren bidez 2020ko lehen seihilekoan 118,8 milioi euro bildu dira guztira, 2019an baino %15,8 gutxiago, orduan 141,0 milioi bildu baitziren. Arrazoi nagusia aurrean aipatutako kapital higiezinaren etekinen atxikipenetan eta kuota diferentzialean gertatu den bilakaera negatiboa izan da: 2020ko ekainera arte kuota diferentziala 43,2 milioi eurokoa izan da, 2019an baino ,4 gutxiago.

Zeharkako zergak

Zeharkako zergen bidez 1.577,9 milioi euro bildu dira, 2019an baino %16,6 gutxiago. Zeharkako zerga nagusietara etorrita, kudeaketa propioko BEZaren bidez aurreko urteko lehen seihilekoan baino %20,2 gutxiago bildu da: 1.092,2 milioi euro. Zerga berezietan, hidrokarburoen gainekoaren bilketak %11,1 egin du behera (451,6 milioi euro), tabako laboreen gaineko zergarenak %1,9 egin du gora eta elektrizitatearen gaineko zergarenak %10,5 egin du behera.

Kopuru horiek hartuko dira oinarritzat BEZaren eta zerga berezien urteko bigarren seihilekoko barruko doikuntzak kalkulatzeko. Orain arte lehen hiruhilekoko ordainketa baino ez da egin: 224 milioi euro Arabako eta Gipuzkoako foru aldundien alde.

Tasak eta beste diru-sarrera batzuk

Ekainera arte metatutako bilketari tasek eta beste diru-sarrera batzuek egindako ekarpena 18,8 milioi eurokoa izan da, 2019ko aldi berean baino 14,8 milioi gutxiago (%44,1eko jaitsiera).

Kudeaketa propioko zerga itunduak

Kudeaketa propioko zerga itunduen bidez 2.920,4 milioi euro bildu dira urteko lehen seihilekoan, iazko aldi berean baino 375,6 milioi gutxiago; bera, urte arteko jaitsiera %11,4koa izan da.

Estatuarekiko doikuntzak direla eta, orain arte lehen hiruhilekoa baino ez da kontabilizatu: aldi horretan Bizkaiak 218,1 milioi euro jaso ditu BEZagatik eta 125,9 milioi euro ordaindu ditu zerga bereziengatik.