2020(e)ko uztailaren 06(a) 11:30

Aldundiak ‘Jarraitzeko prest? Orain zure txanda da’ Bizkaidatz sarian parte hartzeko epea ireki du

Euskara, Kultura eta Kirol Saila

Bizkaidatz Literatura Sariaren XII. edizio honetan, aurkezten direnek Idoia Barrondo Etxebeste idazlearen ‘Ikigai’ istorioa jarraitu beharko dute, euskaraz egiten badute; gaztelaniaz egitea erabakitzen badute, Juan Infante Escuderoren `El Misterio del Testamento Ológrafo´ istorioa jarraitu beharko dute. Bizkaidatz sarirako lanak uztailaren 7tik irailaren 17ra bitartean aurkeztu beharko dira.

Bizkaidatz Literatura Sariaren XII.

Bizkaiko Foru Aldundiak hamabigarren urtez jarraian ospatuko du Bizkaidatz Literatura Saria, bizkaitarren literatura-sorkuntza bultzatu eta sustatu nahi duen ekimena.

Lehiaketa honetara aurkezten direnek jarraitutasuna eman beharko diote bi idazlek proposaturiko bi istorioren hasierei eta aukeratu diren hastapen horietara eta bertako pertsonai eta egoeretara egokitu beharko dira. Bizkaidatzekin, bizkaitarrek beren sorkuntza sustatuko dute eta kontakizunak sortuko dituzte bi istorioen hasieretatik abiatuta. Aurtengo edizioan, Idoia Barrondo Etxebestek "Ikigai" izeneko euskarazko istorioaren hasiera proposatzen du, eta Juan Infante Escuderok, El misterio del testamento ológrafo izeneko istorioaren hasiera, kasu honetan gaztelaniaz.

Parte-hartzaile bakoitza, kasu honetan 16 urtetik gorakoa, euskarazko zein gaztelaniazko kontakizunetara aurkeztu ahal izango da.

Kontakizunek, gutxienez 12 eta gehienez 15 orrialdeko luzera izan beharko dute eta uztailaren 7tik irailaren 17ra bitartean aurkeztu ahalko dira, eskuz zein posta elektroniko bidez, Laguntza erregistrorako eta herritarren arretarako bulegoan (Diputazio kalea 7, 48008 Bilbo). Era berean, eskaerak Bizkaiko Foru Aldundiaren Egoitza Elektronikoaren bitartez ere aurkeztu ahalko dira (www.ebizkaia.eus/es/inicio).

Bizkaidatzen historia

Bizkaidatz Bizkaiko Foru Aldundiak lehenengo aldiz 2008an antolatu zuen ekimen bat da. Hamabi urte hauetan zehar 522 kontakizun aurkeztu dira. Hogeita lau idazlek aurkeztu dituzte beren proposamenak Bizkaidatzen, parte-hartzaileek kontakizun horiei segida bat eman ziezaioten: Miren Agur Meabe (`Carnicería Manolo Harategia´ 2008), Nerea Riesco (`El sauce de San Valentín Díaz´ 2008), Unai Elorriaga (`Prokofiev Plana´ 2009), Maria Eugenia Salaverri (`Madame´ 2009), Irati Jiménez (`Hirugarren bat´ 2010), Oscar Alonso (`Las familias postizas´ 2010), Katixa Agirre (`Uxiaren tesia´ 2011-2012), Alex Oviedo (`La Diosa´ 2011-2012), Goizalde Landabaso `Memoriaren mutazioa´ 2012-2013), Juan Carlos Márquez (`Donde ya sólo hay mar´ 2012-2013), Yurre Ugarte (`Ordezko kazetaria´ 2013-2014), Esther Zorrozua (`Dos anémonas azules´ 2013-2014), Ana Urkiza (`Argazki Kamera´ 2014-2015), Iván Repila (`Delito al azar´ 2014-2015), Aixa de la Cruz (`Stan´ 2015-2016), Jasone Osoro (`Laranja Zukua´ 2015-2016); Alejandro Fernández Aldasoro (`Un merluzo de Anzuelo´ 2016-2017) eta Karmele Jaio Eiguren (`Zaunkak´ 2016-2017); Bernardo Atxaga (`Istripua´ 2017-2018) eta Itziar Mínguez Arnáiz (`Escape´); Sonia González Fernández (`Karma´) eta Pedro Ugarte Tamayo (`El propietario de las naranjas´), 2018-2019 edizioan.


Argazkiak