2020(e)ko uztailaren 05(a) 11:00

Bizkaian mendekotasuna duten adineko pertsonentzako egoitza-zentroen sareko egoera, uztailak 5

Gizarte Ekintzako Saila

Uztailaren 4aren amaieran, Bizkaiko Lurralde Historikoan adinekoentzat baimenduta dauden 155 egoitzetan (guztira, 10.748 plaza), pertsona hauek zeuden COVID-19ak jota, Gizarte Ekintza Saileko Ikuskapen eta Kontrol Zerbitzuak eskuragarri jarritako informazioaren arabera:

  • Positiboa baieztatua duten egoitzako erabiltzaileak: 0
  • Positiboa baieztatua duten egoitzako erabiltzaileak, ospitaleratuta daudenak: 0
  • Sendatu diren egoitzako erabiltzaileak (COVID-19an negatibo, aurretik positibo emanda): 1.616
  • Positiboa baieztatua duten egoitzako langileak: 12
  • Isolatuta dauden langileak (COVID-19a baieztatu gabe): 53

Ez dago egoiliar kalteturik duen zentrorik.

Horrez gain, Birjinetxeko unitate soziosanitario espezializatuak, koronabirus bidezko infekzio-kasuak artatzeko, 7 adineko hartzen ditu. Pertsona horietatik, 4 egoitza-zentroen sareko erabiltzaileak dira, eta 3, zaurtasun-egoeran dauden pertsonak, zeinak koarentenan dauden ospitaleratuta egon ondoren.