2020(e)ko uztailaren 02(a) 11:33

Crowdfunding Bizkaiak lurraldean errotutako proiektu batean inbertitzeko aukera berri bat abiatu du

Ekonomia Sustatzeko Saila

Crowdfunding Bizkaia

Finantziazio-txanda barri bat ireki da bioteknologiaren sektorean: OSTEOPHOENIX. Proiektua irekita dago Crowdfunding Bizkaiaren plataforman (https://crowdfundingbizkaia.com/eu/proyectos/osteophoenix) interesatuta dagoen pertsona guztiek bertan inbertitu ahal dezaten.

OSTEOPHOENIX, birsorkuntza odontologikoa titanioan 3D inprimatuz

Osteophoenixen lan lerro ezberdinen artean, patentatutako gailu baten bidezko birsorkuntza odontologikoan ardaztutakoa gailentzen da, honek hezur eta hortzoien birsorkuntza naturala baimentzen duelarik, pazienteetan hortz-inplanteak jartzeko aukera esanguratsuki handituz.

Gailu hau, hesi oklusiboa deiturikoa, erretxinazko bioeredu batetik hasita titanioan 3D inprimatzeko teknologia aurreratua erabiliz Osteophoenix-ek diseinatu eta fabrikatzen du.

Gainera, Osteophoenix-en burezurreko akatsen berreraikuntza ahalbidetzen duten burezurreko mailak ere egiten dituzte.

Gaur egun, Osteophoenix-ek jada badauka ISO 13485 araua merkatu europarrean hesi oklusiboak merkaturatzeko, eta hurrengo pausoa FDA ziurtagiria lortzea da, honek merkatu iparramerikarrean sartzea baimenduko diolarik, estatukoa baino berrogeita hamar aldiz salmenta potentzial handiagoa duen merkatua.

Crowdfunding Bizkaian ireki den inbertsio-txandaren helburua FDA ziurtagiria lortzeko laborategiko probak egiteko eta espezializatutako pertsonala kontratatzeko beharrezkoa den inbertsioa ordaintzea izango da.

Crowdfunding Bizkaia, ideia berrientzako eta horietan sinesten dutenentzako lekua

Crowdfunding Bizkaia, administrazio publiko baten lehenengo crowdfunding plataforma da, proiektu eta ideia berritzaileentzako finantziaziorako alternatiba bat izanik.

  • Pertsonez osatutako sare bat da, plataformaren bitartez diru-ekarpenak eginez ideia edo proiektu bat babesteko elkarrekin lan egiten dutenak.
  • Oso erraza da bai beraien ideiak aurkezten dutenentzako zein beraietan inbertitzen dutenentzako.
  • Gardena eta komisio minimo batekin. Proiektu guztiek analisi zorrotz bat gainditu dute.
  • Plataformaren kanalen bitartez proiektuen hedapena bultzatzen da.
  • Martxan jarri zenetik, Crowdfunding Bizkaiak lurralde historiko honetan errotutako proiektu ezberdinak bultzatu ditu.

Informazio gehiagorako:

  • E-mail: crowdfundingbizkaia@bizkaia.eus
  • Telefonoa: 944275078

Argazkiak