2020(e)ko ekainaren 29(a) 10:30

Bizkaian mendekotasuna duten adineko pertsonentzako egoitza-zentroen sareko egoera, ekainak 29

Gizarte Ekintzako Saila

Ekainaren 28aren amaieran, Bizkaiko Lurralde Historikoan adinekoentzat baimenduta dauden 155 egoitzetan (guztira, 10.748 plaza), pertsona hauek zeuden COVID-19ak jota, Gizarte Ekintza Saileko Ikuskapen eta Kontrol Zerbitzuak eskuragarri jarritako informazioaren arabera:

  • Positiboa baieztatua duten egoitzako erabiltzaileak: 0
  • Positiboa baieztatua duten egoitzako erabiltzaileak, ospitaleratuta daudenak: 1
  • Sendatu diren egoitzako erabiltzaileak (COVID-19an negatibo, aurretik positibo emanda): 1.613
  • Positiboa baieztatua duten egoitzako langileak: 17
  • Isolatuta dauden langileak (COVID-19a baieztatu gabe): 69

Ez dago egoiliar kalteturik duen zentrorik.

Horrez gain, Birjinetxeko unitate soziosanitario espezializatuak, koronabirus bidezko infekzio-kasuak artatzeko, 10 adineko hartzen ditu. Pertsona horietatik, 6 egoitza-zentroen sareko erabiltzaileak dira, eta 4, zaurtasun-egoeran dauden pertsonak, zeinak koarentenan dauden ospitaleratuta egon ondoren.