2020(e)ko ekainaren 27(a) 10:35

Bizkaian mendekotasuna duten adineko pertsonentzako egoitza-zentroen sareko egoera, ekainak 27

Gizarte Ekintzako Saila

Ekainaren 26aren amaieran, Bizkaiko Lurralde Historikoan adinekoentzat baimenduta dauden 155 egoitzetan (guztira, 10.748 plaza), pertsona hauek zeuden COVID-19ak jota, Gizarte Ekintza Saileko Ikuskapen eta Kontrol Zerbitzuak eskuragarri jarritako informazioaren arabera:

  • Positiboa baieztatua duten egoitzako erabiltzaileak: 0
  • Positiboa baieztatua duten egoitzako erabiltzaileak, ospitaleratuta daudenak: 1
  • Sendatu diren egoitzako erabiltzaileak (COVID-19an negatibo, aurretik positibo emanda): 1.612
  • Positiboa baieztatua duten egoitzako langileak: 15
  • Isolatuta dauden langileak (COVID-19a baieztatu gabe): 71

Ez dago egoiliar kalteturik duen zentrorik.

Horrez gain, Birjinetxeko unitate soziosanitario espezializatuak, koronabirus bidezko infekzio-kasuak artatzeko, 11 adineko hartzen ditu. Pertsona horietatik, 7 egoitza-zentroen sareko erabiltzaileak dira, eta 4, zaurtasun-egoeran dauden pertsonak, zeinak koarentenan dauden ospitaleratuta egon ondoren.