2020(e)ko ekainaren 27(a) 10:00

Aldundiak 85.000 eurorekin finantzatuko du nekazaritzaren sektoreko ekoizleen elkarteen jarduera

Iraunkortasuna eta Ingurune Naturala Zaintzeko Saila

Erakunde horiek euren funtzionamendu- eta ordezkaritza-gastu arruntetarako, sektorea sustatzeko edo azpisektoreak bultzatzeko azterlanak eta jarduerak egiteko erabili ahal izango dituzte foru-laguntzak.

Bizkaiko Foru Aldundiak onartu du 85.000 euro bideratzea gure lurraldean sortutako nekazaritzaren sektoreko ekoizleen elkarteei zuzendutako laguntzetara. Dirulaguntza horiek elkartegintza bultzatzen dute, nekazaritza-ustiategien profesionalizazioa indartzeko eta ekoizpen-sektore horren interes profesionalak, ekonomikoak eta elkarrizketa-interesak hobeto babesten laguntzeko.

Laguntza horien bidez, elkarteek funtzionamendu- eta ordezkaritza-gastu arrunten % 80 finantzatu ahal izango dute euren  helburu sozialak behar bezala bete daitezen sustatzeko, baita sektoreen jarduera eta baldintza sozioekonomikoak sustatzeko eta hobetzeko azterlan eta jarduera esperimentalak egiteko gastuen % 100 ere; eta azpisektore produktiboak sustatzeko gastuak, elkarteei lotutako ustiategien prestakuntza, laguntza teknikoa eta zerbitzuak ematea, bai eta horiek garatzea ahalbidetzen duten beste jarduera batzuk ere.

Dirulaguntza horien gehieneko zenbatekoa 35.000 eurokoa izango da elkarte bakoitzeko. Laguntza horiek jasotzeko, eskabidea Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitza elektronikoaren bidez aurkeztu beharko da, uztailaren 15a baino lehen, egun horretan amaitzen baita laguntza horiek jasotzeko ezarritako epea.