2020(e)ko ekainaren 26(a) 10:00

Enpleguaren arloko desberdintasuna da Gizartegune jardunaldien edizio berri baten ardatza, aurrez aurrekoa eta online izango da

Enplegua, Gizarte Inklusioa eta Berdintasuna Sustatzeko Saila

Enplegua, Gizarte Inklusioa eta Berdintasuna Sustatzeko Sailak datorren asteleheneko topaketa antolatu du, Ez sabairik eta ez arrailik: berdintasuna enpleguan izenburupean. Sara de la Ricak, Pilar Parra Garciak eta Virginia Godoyk hartuko dute parte jardunaldian, eta AED, Ikaslan, Inspira programa edo DenBBora Sarea erakundeetako arduradunek ere parte hartuko dute.

Gizartegune XVII.

Ez sabairik eta ez arrailik: berdintasuna enpleguan

Lan-munduko desberdintasuna eta emakumeek enpleguan pairatzen dituzten baldintza okerragoak dira Gizartegune jardunaldien hamazazpigarren edizioaren ardatza. Lehen aldiz eta koronabirusaren pandemiak eragindako garai eta errealitate berrien ondorioz, aldi berean egingo da aurrez aurre eta online.

Enplegua, Gizarte Inklusioa eta Berdintasuna Sustatzeko Foru Sailak eztabaida eta hausnarketarako topaketa antolatu du datorren astelehenean UPV/EHUko Bizkaia Aretoko Pío Baroja aretoan "Ez sabairik eta ez arrailik: berdintasuna enpleguan" izenburupean.

Jardunaldia Sail horretako arduraduna den Teresa Laespada diputatuak inauguratuko du. Ondoren, UPV/EHUko Ekonomiako katedraduna eta ISEAK Fundazioko zuzendaria den Sara de la Ricak Lan-merkatua eta generoa. Bizkairako diagnostikoa azterlanaren ondorioak aurkeztuko ditu.

Ondoren, Enplegua Sustatzeko foru zuzendariak, Susana González Romulok, Enplegua eta Berdintasuna hitzaldia aurkeztuko du. Hitzaldian Pilar Parra Garcíak eta Virginia Godoyk (KUO Experience) hartuko dute parte Zaintzaren eta lanaren garrantzi berria gaiari buruzko ekarpenekin.

Azkenik, "Berdintasunaren aldeko konpromisoa: hainbat jarduera eta programa" mahai-ingurua egingo da, Berdintasuna Sustatzeko foru zuzendariak, Patricia Campelok, moderatuta. Mahai-inguruan parte hartuko dute Ana Armestok eta Maria Barandiaranek (Bizkaiko Enpresari eta Zuzendarien Elkartea - AED), Alba Estanyolek (IKASLAN - Bizkaiko Lanbide Heziketako Ikastetxe Publikoen Elkartea), Mª Luz Guenagak (nesken eta nerabeen artean bokazio zientifiko-teknologikoak sustatzeko INSPIRA programa) eta Begoña Murguialdayk (denboraren erabilera berriak sustatzeko DenBBora Sarea).

GIZARTEGUNE

Gizartegune eztabaida- eta gogoeta-guneak Enplegua, Gizarte Inklusioa eta Berdintasuna Sustatzeko Foru Sailaren lehentasunezko lan-ardatzak aztertu nahi ditu, pertsona zaurgarri eta kalteberentzat beste mundu hobe baterantz, berdintasunezko gizarte justu eta solidario horretarantz, aurrera egiteko.

Gizartegune honetan gogoeta egingo da emakumeek enpleguaren esparruan duten irisgarritasun eta aukera desberdinari buruz eta, are gehiago pandemiarekin, enplegua berdintasunerako eta gizarteratzeko tresna gisa kokatzeko beharrari buruz.

Bizkaiko lan-prekarietatea eta soldata-arraila izango dira eztabaidagaiak, eta desberdintasunaren egiturazko elementuak aztertuko dira. Gainera, lanaz eta zaintzaz ere hitz egingo da, gizonek emakume eta familiekin duten gizarte-defizita (zaintza-arraila) planteatuz, soldata-arrailaren aurretik gertatzen dena, bereziki azpimarratuz igaro berri dugun konfinamendu-aldia.


Argazkiak