2020(e)ko ekainaren 20(a) 10:00

Uztailaren 30era arte luzatu da Bizkaia Kirolak Sariak 2020 etarako hautagaitzak aurkezteko epea

Euskara, Kultura eta Kirol Saila

Bizkaiko Foru Aldundiak oinarrizko kirola saritzeko urtero antolatzen duen ekitaldi horrek aurreikusitakoa baino hilabete eta erdi gehiago luzatu du izenak emateko epea.

Bizkaiko Foru Aldundiak Bizkaia Kirolak 2020 Sarietarako hautagaitzak aurkezteko epea luzatzea erabaki du, eta irekita geratuko da uztailaren 30era arte.

Hautagaitzak Bizkaiko Foru Aldundiaren Kirol Zerbitzuaren bulegoetan (Recalde zumarkalea 30, 1.º, Bilbo) aurkez daitezke, edo, bestela, Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitza elektronikoaren bidez: https:www.ebizkaia.eus/eu/hasiera.

Aldundiak urtero antolatu ohi du Bizkaia Kirolak Sariak ekitaldia. Ekitaldi horren bidez, foru erakundeak Bizkaiko pertsona fisiko eta juridikoek oinarrizko kirolaren arloan egindako lana publikoki aintzatetsi nahi du.

2020ko edizioan, honako hauek sarituko dira: 1997 eta 2004 urteen artean jaiotako Bizkaiko kirolariak; Bizkaiko erakundeak, kirolaren arloan egindako lanagatik; Bizkaiko epaileak, entrenatzaileak eta zuzendaritzako langileak edo laguntzaileak, kirolean egindako merezimenduengatik.

Hasieran aukeratutako lau hautagaiei Bizkaia Kirolak 2020 Sariak banatzeko ekitaldian parte hartzeko gonbidapena bidaliko zaie; ekitaldi horretan publiko egingo da zein diren Bizkaia Kirolak 2020 sarien irabazleak, kategoria bakoitzean.