2020(e)ko ekainaren 18(a) 13:08

[Bizkaibuseko Durangaldeko lineek AENOR Ziurtagiria lortu dute Covid-19aren aurkako protokoloan]

Garraioak eta Mugikortasun Jasangarria Sustatzeko Saila

- Hemendik aurrera Bizkaibus flotako 81 autobus dira AENOR ziurtagiria izango dutenak, Covid19ari dagokionez pandemiaren ondoriozko arriskuak kudeatzeko jardunbide egokiak bermatzen dituena.

Bizkaibus flotako 81 autobus dira hemendik aurrera Covid19ari aurre egiteari dagokionez AENOR Ziurtagiria izango dutenak. Ziurtagiri honek bermatu egiten du pandemiak eragindako arriskuak murrizteko eta saihesteko aplikatutako protokoloak egokiak direla hiriarteko foru-lineetako erabiltzaileen eta langileen artean, eta bat datozela estatuko eta nazioarteko erakundeen gomendioekin. Bizkaibus Zerbitzuaren 107 lineetatik 21 kudeatzen dituen AVANZA Durangaldea emakidadunari dagozkio.

Aztertutako alderdi nagusien artean, honako hauek daude: laneko osasunaren kudeaketa; garbitasun- eta higiene-jardunbide egokiak; antolaketa- edo babes-neurriak; eta prestakuntza, informazioa eta komunikazioa, birusaren hedapena prebenitzeko neurri higieniko-sanitarioei buruz.

Alarma egoera hasi zenetik Bizkaibusen aplikatutako garbiketa eta desinfekzio protokoloak egokiak direla bermatzen du AENOR Ziurtagiriak, adierazi du Miguel Angel Gomez Viarrek, Garraioak eta Mugikortasun Jasangarria Sustatzeko diputatuak. Gauzak ondo egin direla bermatzea eta, are garrantzitsuagoa, ondo egiten jarraituko dela bermatzea; izan ere, hemendik aurrera aldizkako jarraipen-ikuskaritzak egingo dira, ezarritako neurriek aurrera jarraitzen dutela ebaluatzeko,

Zentzu horretan, jendeak seguru egon behar du. Bizkaibus garraio segurua da, berretsi du. Beraz, herritarrak garraio publikoa inolako beldurrik gabe erabiltzera animatzen ditut, betiere osasun-agintarien jarraibideak errespetatuz, besteak beste maskara erabiltzea, baina konfiantza osoz. Ez dago adierazlerik esaten duenik beharrezko segurtasun-neurriekin garraio publikoa ez dela segurua. Gure aldetik, lanean jarraituko dugu, erne egoteari utzi gabe, "normaltasun berrira" hurbiltzen ari garen honetan Bizkaibusek Bizkaiko gizarte- eta lurralde-kohesiorako funtsezko zerbitzua izaten jarrai dezan. Berme horiekin ziur nago garraio publikoak laster berreskuratuko dituela alerta-egoeraren aurreko erabilera-mailak.


Argazkiak