2020(e)ko maiatzaren 28(a) 13:16

Urtero data hauetan ospatu ohi den La Encartada Moda ekitaldia urte amaierara atzeratu da

Euskara, Kultura eta Kirol Saila

Bizkaiko Foru Aldundiak bultzatutako “La Encartada, Moda eta tradizio garaikidearen topaketak” deritzon ekimenak maiatzaren 29, 30 eta 31n diseinu-profesional ugari batzeko asmoa zuen.

Aurreko edizio baten irudia

Hilabete batzuk itxaron beharko ditugu diseinuko profesionalek Balmasedako La Encartada fabrika museoa berriro modan jartzeko.

Encartada Modak modako hogei bat artista batzen ditu urtero, eta aurtengo edizio hau berriro egingo dute, beste data batean bada ere. Ekitaldia maiatzaren 29an, 30ean eta 31n egitea aurreikusita zegoen, baina egungo egoera ikusita, urte amaierara arte atzeratu behar izan du foru erakundeak, betiere osasun egoerak horretarako aukera ematen badu.

Ekitaldiari esker La Encartada Fabrika-Museoa erreferentziazko modaren espazio nagusi bilakatuko da, diseinuaren arloko ospe handiko hainbat profesionalen eskutik. Moda eta sormen diseinuaren arloko hainbat pertsona ospetsuk modu esperimentalean ezagutarazten dute beren lana, abangoardiako eta, aldi berean, artisautza-lanetik eta folklore tradizionaletik hurbil dagoen ikuspegi bat eskainiz. Urtero legez, jardunaldia Balmasedan dagoen Bizkaiko Foru Aldundiaren La Encartada Fabrika-Museoaren eremu paregabearen barruan izango da.

Bizkaiko Foru Aldundiak antolatzen ditu topaketok, Simpatron markaren sortzailea den eta Euskadiko modan 14 urtetik gorako esperientzia luzea duen Albero Etxebarrietaren zuzendaritza eta komisariotzapean.


Argazkiak