2020(e)ko maiatzaren 27(a) 13:32

Aldundiak ekainaren 3an jarriko ditu martxan enpresa txikietarako Bizkaia Aurrera! mikrokredituak, 10 milioi eurorekin.

Ekonomia Sustatzeko Saila

Bizkaia Aurrera! mikrokredituak Bizkaiko Foru Aldundiak bultzatu duen lurraldea sustatzeko planaren barruan sartzen dira; 7.500 eurora arteko maileguak emango dira, Covid-19aren inpaktuaren ondoren, merkataritza, ekoizpena eta antolaketa suspertzeko.

Ekainaren 3tik aurrera, Bizkaiko Foru Aldundiak Bizkaia Aurrera! mikrokredituak abiaratziko ditu, lurraldea sustatzeko larrialdi-planeko neurrietako bat baita. Seed Capital Bizkaia Mikro sozietatearen bitartez, foru-erakundeak 10 milioi euro bideratuko ditu (mailegutan) Bizkaiko enpresa-sarera; guztira 7.500 eurora arteko maileguak eskuratu ahal izango dira, baldintza onuragarrietan. Neurri horren bitartez, Covid-19aren inpaktuaren ondoren, enpresen merkataritza, ekoizpena eta antolaketa suspertu nahi dira.

Maileguak hauei eskainiko zaizkie: gehienez 5 urteko antzinatasuna duten arlo teknologikoko startupei eta 5 langilera arteko enpresa txikiei (zerga-egoitza Bizkaian izan behar dute guztiek). Maileguek baldintza onuragarriak dituzte, eta lurraldeko enpresentzako tresna ona dira, suspertzen laguntzeko.

  • 7.500 € gehienez enpresa bakoitzeko
  • Interesik gabe (Urteko Tasa Baliokidea % 0)
  • Komisiorik gabe
  • Berme zein abal pertsonalik gabe
  • Amortizazio epea gehienez 5 urtekoa; urtebeteko gabezia
  • Hiru hilez behingo amortizazio kuotak
  • Behar baino lehenagoko amortizazioa posible da, kosturik gabe

Mailegu eskaerak aurkezteko izapide guztiak telematikoki egingo dira Seed Capital Bizkaia Mikro’ren webgunearen bitartez (www.seedcapitalbizkaiamikro.org); bertan programa honi buruzko informazio sakonagoa ematen da.

Sortua izan zenetik, 2014. urtean, Seed Capital Bizkaia Mikro sozietateak Bizkaiko 130 enpresei lagundu die, eta urte guzti hauetan zehar 2,4 milioi euro inbertitu ditu haietan. Bizkaia Aurrera! planean txertatzen den programa berezi honen gauzatzearekin, Seed Capital Bizkaia Mikro sozietateak, mikrofinantzaketa erabiliz Bizkaiko enpresa-ehunaren garapenean, bultzadan eta dinamizazioan duen eginkizun garrantzitsua berresten du.