2020(e)ko maiatzaren 24(a) 10:32

Bizkaiko Foru Aldundiak gaitzetsi egiten du Metropoliaren Hegoaldeko Saihesbidearen obren aurkako erasoa

Ahaldun Nagusiari laguntzeko unitatea

Bart, Metropoliaren Hegoaldeko Saihesbidearen bigarren fasea eraikitzeko lanetan erabilitako atzerako hondeamakina bati eraso eta su eman diote. Ondorioz, makina kiskalita geratu da. Aurreko egunetan, obrako makinetan beste sabotaje batzuk gertatu dira.

Makinaren jabe den enpresak salaketa aurkeztu du Ertzaintzan, gertaera hori ikertzeko eta egilea nor den zehazteko.

Bizkaiko Foru Aldundiak elkartasuna adierazi nahi die erasotutako enpresari eta MHSko langile guztiei, eta gaitzetsi egiten du gertaera hori, sinetsita baitago halako ekintzak gure gizartetik desagerrarazi behar direla. Oro bat, Bizkaiko herritarrekin batera, indarkeria erabat arbuiatzen du edozein aldarrikapen egiteko bide gisa.