Berriak
2020(e)ko maiatzaren 22(a) 10:00
Bizkaian mendekotasuna duten adineko pertsonentzako egoitza-zentroen sareko egoera, maiatzak 22
Gizarte Ekintzako Saila
Maiatzaren 21aren amaieran, Bizkaiko Lurralde Historikoan adinekoentzat baimenduta dauden 155 egoitzetan (guztira, 10.748 plaza), pertsona hauek zeuden COVID-19ak jota, Gizarte Ekintza Saileko Ikuskapen eta Kontrol Zerbitzuak eskuragarri jarritako informazioaren arabera:
- Positiboa baieztatua duten egoitzako erabiltzaileak: 231
- Positiboa baieztatua duten egoitzako erabiltzaileak, ospitaleratuta daudenak: 27
- Sendatu diren egoitzako erabiltzaileak (COVID-19an negatibo, aurretik positibo emanda): 1.351
- Positiboa baieztatua duten egoitzako langileak: 114
- Isolatuta dauden langileak (COVID-19a baieztatu gabe): 141
Guztira, 33 zentrotan dago birusak jotako pertsonaren bat.
Horrez gain, koronabirusak eragindako infekzio-kasuak artatzeko espezializatuta dauden unitate soziosanitarioek egoitza-sareko 28 eta 29 erabiltzaile hartzen dituzte Birjinetxen eta Unben, hurrenez hurren.