2020(e)ko maiatzaren 20(a) 10:00

Bizkaian mendekotasuna duten adineko pertsonentzako egoitza-zentroen sareko egoera, maiatzak 20

Gizarte Ekintzako Saila

Maiatzaren 19aren amaieran, Bizkaiko Lurralde Historikoan adinekoentzat baimenduta dauden 155 egoitzetan (guztira, 10.748 plaza), pertsona hauek zeuden COVID-19ak jota, Gizarte Ekintza Saileko Ikuskapen eta Kontrol Zerbitzuak eskuragarri jarritako informazioaren arabera:

  • Positiboa baieztatua duten egoitzako erabiltzaileak: 380
  • Positiboa baieztatua duten egoitzako erabiltzaileak, ospitaleratuta daudenak: 27
  • Sendatu diren egoitzako erabiltzaileak (COVID-19an negatibo, aurretik positibo emanda): 1.140
  • Positiboa baieztatua duten egoitzako langileak: 122
  • Isolatuta dauden langileak (COVID-19a baieztatu gabe): 143

Guztira, 35 zentrotan dago birusak jotako pertsonaren bat.

Horrez gain, koronabirusak eragindako infekzio-kasuak artatzeko espezializatuta dauden unitate soziosanitarioek egoitza-sareko 30 eta 36 erabiltzaile hartzen dituzte Birjinetxen eta Unben, hurrenez hurren.