Berriak
2020(e)ko maiatzaren 18(a) 10:30
Bizkaian mendekotasuna duten adineko pertsonentzako egoitza-zentroen sareko egoera, maiatzak 18
Gizarte Ekintzako Saila
Maiatzaren 17aren amaieran, Bizkaiko Lurralde Historikoan adinekoentzat baimenduta dauden 155 egoitzetan (guztira, 10.748 plaza), pertsona hauek zeuden COVID-19ak jota, Gizarte Ekintza Saileko Ikuskapen eta Kontrol Zerbitzuak eskuragarri jarritako informazioaren arabera:
- Positiboa baieztatua duten egoitzako erabiltzaileak: 402
- Positiboa baieztatua duten egoitzako erabiltzaileak, ospitaleratuta daudenak: 31
- Sendatu diren egoitzako erabiltzaileak (COVID-19an negatibo, aurretik positibo emanda): 1.128
- Positiboa baieztatua duten egoitzako langileak: 148
- Isolatuta dauden langileak (COVID-19a baieztatu gabe): 140
Guztira, 35 zentrotan dago birusak jotako pertsonaren bat.
Horrez gain, koronabirusak eragindako infekzio-kasuak artatzeko espezializatuta dauden unitate soziosanitarioek egoitza-sareko 38 eta 37 erabiltzaile hartzen dituzte Birjinetxen eta Unben, hurrenez hurren.
Maiatzaren lehen hamabostaldian, Bizkaian baimendutako adinekoentzako egoitza-sarean 32 pertsona hil dira COVID19 positiboarekin eta 2 susmoarekin edo sintoma bateragarriekin. Krisia hasi zenetik, 279 pertsona hil dira COVID19rekin Bizkaiko egoitzetan eta 32 COVID19 zuten susmoarekin edo sintoma bateragarriekin.