2020(e)ko maiatzaren 16(a) 12:03

Bizkaibusek EHUrako zerbitzu batzuk berreskuratuko ditu astelehenean, maiatzak 18

Garraioak eta Mugikortasun Jasangarria Sustatzeko Saila

Unibertsitate-campusera doazen 23 lineetatik 10etan, hain zuzen.

Bizkaibuseko autobusak

Bizkaibuseko hamar lineatan berreskuratuko dira ibilbide eta maiztasun batzuk astelehenean (hilak 18), espero baita irakaskuntza-jarduera handitzea Leioako campusean. EHUra doazen 23 lineetatik 10etan, hain zuzen.

Administrazioko eta zerbitzuetako langileez gainera, aurreikusita dago ikasleak ere unibertsitatera joan ahal izatea zenbait izapide egitera (baldin eta izapideok ikasleen presentzia eskatzen badute); hala ere, ez da eskola presentzialik egongo.

Linea horietako hiruk funtzionatzen jarraitu dute, baina unibertsitate-campusera sartu gabe, itxita egon baita. Beste hiru lineatan ibilbidearen zati bat mantendu da, baina UPV/EHUraino iritsi gabe (zati hori orain berreskuratu da), esaterako, A0654 BALMASEDA - Gurutzeta/Cruces - UPV/EHU linean. Linea horretan, Gurutzetako Ospitaletik Balmasedara (eta alderantziz) baino ez da ematen izan zerbitzua, baina orain berreskuratu egin da ibilbidea Leioako campuseraino luzatzen duen zatia.

Gainerako laurak geldirik egon dira, eta orain ohiko maiztasunak berreskuratuko dituzte, baina ordutegi osoa bete gabe oraindik ere. Hauek dira: A2318 Termibus - UPV/EHU (autopistatik); A2610 Galdakao - UPV/EHU; A2326 Barakaldo - UPV/EHU; eta A2315 Santurtzi - Portugalete - UPV/EHU. Lau linea horiek erantzun ematen diete Bizkaiko ardatz nagusiei, Bizkaibuseko beste linea batzuekin eta trenbide-sarearekin batera, eta unibertsitate-campuserako irispidea bermatzen dute.

Espero da hurrengo asteetan gainerako lineek ohiko ordutegiak berreskuratzea, unibertsitatearen jarduera berreskuratu ahala.

GALDAKAOKO ANEZKA

Bestalde, Bizkaibusek, salbuespenez, 23:20ko espedizioa mantentzen da, ITZULTZEKO noranzkoan, linea honetan: A3932 GALDAKAO - Metro Bolueta. Beste lineetan, batek ere ez du zerbitzurik 23:00etatik aurrera.

Ordutegi eta maiztasun horiek web-orri honetan kontsultatu daitezke: www.bizkaia.eus/bizkaibus


Argazkiak