2020(e)ko maiatzaren 11(a) 14:06

Bizkaiko Aldundiak irmoki gaitzesten du Bilbon gertatu den azken bortxaketa

Enplegua, Gizarte Inklusioa eta Berdintasuna Sustatzeko Saila

Bizkaiko Foru Aldundiak bere kondenarik eta gaitzespenik irmoenak agertzen ditu Otxarkoaga auzoan ostiral gauean gertatu ziren egitateen aurrean. Izan ere, emakume bat bortxatu zuten, lonja batean.

Ildo horretan, Foru Erakundeak gogorarazi nahi du emakumearen eta haren familiaren esku jartzen dituela biktimei laguntzeko zerbitzu guztiak, laguntza eman diezaioketen erakundeekin lankidetzan eta koordinatuta.

Aldundiak emakumeen eta gizonen berdintasunarekin duen konpromisoa, matxismoaren aurkako errefusa eta giza eskubideen defentsa berresten ditu. Funtsezkoa da erakundeen eta gizartearen arteko lankidetza, sentsibilizazioa lantzeko eta biktima diren emakumeen babesa ziurtatzeko.

Foru Erakundeak erabateko babesa eta hurbiltasuna helarazi nahi dizkie indarkeria matxistaren biktima direnei, eta gogorarazi nahi du administrazioek emakumeei babesa eta laguntza eskaintzeko betebeharra dutela.

Era berean, adierazten du bizi dugun osasun-krisiaren ondorioz dagoen konfinamenduak ezkutatu egiten dituela emakumeen aurkako indarkeriak; Aldundiak, hala ere, erabat aktibo mantentzen ditu arreta eta laguntza emateko zerbitzuak.

Aldundiak berriro ere gogorarazi nahi du zalantzarik gabeko apustua egin duela emakumeen askatasunaren aurka sortzen den abusu oro desagerrarazteko. Nabarmentzen du emakumeen eta gizonen berdintasunaren aldeko apustu sendoa egin duela, desberdintasuna baita sexu-abusuen eta indarkeria matxistaren adierazpen guztien jatorria.