2020(e)ko maiatzaren 08(a) 14:10

Bizkaibusek 500.000 euro erabili ditu autobusak eta markesinak garbitu eta desinfektatzeko, Covid19aren krisia hasi denetik

Garraioak eta Mugikortasun Jasangarria Sustatzeko Saila

EGAren barruan sortutako koordinazio-mahaiko lehen kidea izan zen, trenbidea EZ den operadore gisa. Gómez Viarrek adierazi duenez: Mugikortasuna kontrolatzea tresna eraginkorra izan da pandemiari eusteko. Haren esanetan, orain, konfinamenduaren arintzea modurik seguruenean bermatu behar da, babes-neurriak leundu gabe, baina dagoeneko ikusten hasi garen normaltasun berri horretarantz pausuak emanez.

Batzar Nagusietako batzordearen irudia

Gaur goizean Garraioak, Mugikortasuna eta Lurraldearen Kohesioa Sustatzeko foru diputatu Ángel Gómez Viarrek agerraldia egin du Batzar Nagusietan, Covid19ak sortutako egoeraren ondorioz Bizkaibusen hartu diren neurrien berri emateko.

Agerraldian adierazi duenez, Bizkaibusek beharrezko prebentzio-neurriak hartu ditu hiri arteko foru lineetako erabiltzaileen eta langileen segurtasuna bermatzeko, eta gaineratu du ezen orain arte 500.000 euro baino gehiago erabili direla autobusak eta markesinak garbitu eta desinfektatzeko, Covid19aren krisia hasi denetik.

Martxoaren 16tik, terminala Bilboko geltoki intermodalean, Abandon, Bailenen, Moyua plazan, Loiuko aireportuan, Getxon, Gurutzetako eta Galdakaoko ospitaletan eta Mungian (Palado) duten autobus guztiak garbitzen dira, Gorliz, Urduliz eta Kabiezeseko (Santurtzi) ospitaleetarako ibilbideak hartzeko. Guztira, 10 gune dira; horri markesinak eta seinaleztapen-zutoinak desinfektatzeko lanak gehitu behar zaizkio.

Gainera, zerbitzuak doitu eta murrizteko neurriak hartu dira, bai eta ibilgailuen edukiera mugatzeko ere, bidaiarien arteko distantziarik handiena lortzeko. Edozelan ere, kontuan hartu da herritarrek oinarrizko zerbitzuak erabiltzeko duten beharrizana eta funtsezko zerbitzuetako langileek beren lanpostuetan aritzeko dutena. Horretarako, arreta berezia jarri da Bizkaiko osasun-sareko ospitaleetara (Zamudio, Galdakao, Gurutzeta, Gorliz, San Juan de Dios, edo San Eloy) eta adinekoen egoitzetara doazen lineetako ordutegietan eta maiztasunetan.

Diputatuak adierazi du ezen Bizkaibusen eskaintza egokitu dutela alarma-egoerak ezarritako mugetara, baina ahaztu gabe garraio-zerbitzua funtsezkoa eta beharrezkoa dela. Ildo horretan, Bizkaibuseko langile guztiei eta Aldundiko funtzionarioei eskertu die inguruabar berezi hauek egin duten lana.

Haren esanetan, orain, konfinamenduaren arintzea modurik seguruenean bermatu behar da, babes-neurriak leundu gabe, baina dagoeneko ikusten hasi garen normaltasun berri horretarantz pausuak emanez.

Koordinazio mahaia

EH Bildu batzarkide-taldeak egindako bost galderetako lehenengoari dagokionez, Gómez Viarrek adierazi du Bizkaibus izan zela Euskadiko Garraio Agintaritzako (EGA) Koordinazio Mahaian integratu zen trenen arlotik kanpoko lehenengo eragilea. Mahaia sortu bezain laster integratu zen, edukiak eskaini eta jaso zituen, eta erabakietan parte hartu zuen. Erabaki horietako asko aho batez adostu zituzten kide guztiek. Adierazi du egin diren bilera guztietan egon direla, eta koordinazioa sustatzeko lan egin dutela, berez dagokion moduan.

Mahai horretan, Aldundiaren ordezkaria Garraioak eta Mugikortasun Jasangarria Sustatzeko Foru Saileko talde guztia izan da, eta kideak txandaka aritu dira, gaiaren arabera.

Maskarak eta komunak

Bizkaibusen enpresa emakidadunen eskura 7.588 maskara jarri dira, guztira; erdiak Garraio, Mugikortasun eta Hiri Agenda Ministerioak bidali ditu, eta beste erdiak, Eusko Jaurlaritzak sustatuko erosketa zentralizatu baten bidez eskuratu dira.

Era berean, 3 komun eramangarri instalatu ziren Balmaseda, Galdames eta Galdakaon, gidariek erabiltzeko; eta akordioak egin ziren udaltzainekin, Ertzaintzarekin, merkataritza-establezimenduekin, supermerkatuekin, udal-lokalekin (Mungia) eta zenbait farmaziarekin, eta komunetako giltzak eskuratu ziren Larreinetako funikularrera, Elguero kultura-elkartera eta Bermeoko tren-geltokira sartu ahal izateko, besteak beste.

Joan zen martxoaren 9tik Bizkaibusen plantillako kasu positiboei egin zaien jarraipenari dagokionez, zehaztu du atzo pertsona bakarrak eman zuela positibo Covid-19aren proban. Beste 16 berrogeialdian egon dira, beraiek eskatuta -arrazoi desberdinengatik-, baina inork ere ez du positibo eman.

Azkenik, hartu behar izan diren neurriak abian jartzeko enpresekin mantendu den komunikazioari dagokionez, adierazi du komunikazio hori etengabea eta egunerokoa izan dela, hasieratik. Enpresa emakidadunen kudeaketa arloek informazio hori alderdi sozialari, enpresa-batzordeei eta lan-arriskuen prebentziorako batzordeei helarazi diete.

Eskaria

Gómez Viarren hitzetan, martxoaren 15etik hona (alarma-egoera dekretu bidez ezarri zenetik) egunean 7.350 pertsona garraiatu dira, bataz beste. Hau da, % 8,90 hazi da eskaria, "normaltzat" jotzen denarekin alderatuta. Kontuan hartu behar da, bestalde, 2020ko urtarrilaren eta otsailaren bitarteko egun arrunt batean 82.592 bidaiari garraiatu zirela, bataz beste.

Era berean, alerta-egoeraren hasierako aldiko aste arrunt batean, egunean 8.120 bidaiari garraiatu ziren, ia baimen ordaindua aplikatu zen aldiko aste arrunt batean garraiatu zirenak (6.242 pertsona) baino % 30 gutxiago. Viarrek esan du mugikortasunaren kontrola tresna eraginkorra izan dela pandemiari eusteko; alarma-egoerako neurri estrategiko bat.


Argazkiak