2020(e)ko apirilaren 27(a) 15:17

Aldundiak enplegurako prestakuntza-modalitate berri bat eskainiko du online, COVID-19aren konfinamenduaren aldian

Enplegua, Gizarte Inklusioa eta Berdintasuna Sustatzeko Saila

Laespadak: “Neurri arinak eta ausartak hartu behar dira enpleguaren alde”. Bilboko Merkataritza Ganberaren, Eraikune Eraikuntzaren Klusterraren, eta Metaleko Lantegien Bizkaiko Federakuntzaren bidez egingo da prestakuntza

Ekintzaren kartela

Aldundiak modalitate berri bat eskainiko du enplegurako prestakuntza online egiteko, COVID-19aren pandemiak eragindako konfinamenduaren ondoriozko egoera berrira egokiturik.

Programak hamabost ikastaro izango ditu, eta teleprestakuntza-plataforma batzuen bitartez egingo da, Bilboko Merkataritza Ganberaren, Eraikune Eraikuntzaren Klusterraren, eta Metaleko Lantegien Bizkaiko Federakuntzaren bidez.

Teresa Laespada Enplegua, Gizarte Inklusioa eta Berdintasuna Sustatzeko Saileko diputatuak azaldu duenez, koronabirusaren pandemiak ekarri digun errealitateak behartzen gaitu neurri ausartak hartzera eta arin erantzutera, krisi sanitarioak ahalik eta eragin txikiena izan dezan ekonomian eta enpleguan.

Merkataritza Ganberaren, Eraikune Eraikuntzaren Klusterraren, eta Metaleko Lantegien Bizkaiko Federakuntzaren eskutik joatea erakundeen arteko lankidetzaren aldeko apustua da, enpresetako enplegu-beharrizanak ondoen ezagutzen dituenarekin batera jardutearen aldekoa. Eta, era berean, merkataritzan, industrian eta eraikuntzan jendea laneratzeko tresnak jartzearen aldeko apustua da, betiere krisi sanitarioa igaro ondorengo suspertze ekonomikoa eta sozialari begira.

Ekimen honen bidez, pertsona hauei lagundu nahi zaie: langabezian dauden eta beren negozioa abiaraziz lan-merkatura sartu nahi duten pertsonei, ekintzaileei eta lanean dabiltzan arren beren gaitasunak handitu edo indartu nahi dituzten pertsonei.

Proposatutako prestakuntza talde horietan enplegagarritasuna hobetzeko da; horretarako, ezagupen baliagarri batzuk emango zaizkie, gaitasun profesionalak hobetuko dizkietenak.

Ikastaroen eskaintza:

BILBOKO MERKATARITZA GANBERA:

  • IKASTAROA: Marketin digitaleko plana eta tresnak: aplikazio praktikoa.
  • JARDUERA: Webinarra: 5 tailer
    • Nola erabili sare sozialak Koronabirusaren garaian
    • Zer egin dezaket COVID-19aren ondoren? 10 neurri enpresa eta autonomoentzat.
    • Kudea itzazu zeure lehentasunak eta antola zaitez eraginkortasunez.
    • GMAIL eta kontaktuak antolatzea
    • Koronabirusaren garaian saltzea.
  • JARDUERA: Azalpen-pilulen grabazioa

METALEKO LANTEGIEN BIZKAIKO FEDERAKUNTZA

  • IKASTAROA: Zibersegurtasuna lanpostuan
  • IKASTAROA: Proiektuen kudeaketa, Scrum eta Kanban
  • IKASTAROA: Lankidetza Office 365arekin: Teams, Onenote, Onedrive
  • IKASTAROA: Lidergo-praktika nagusiak: animatu, positibo izan eta automotibatu
  • IKASTAROA: Gatazken prebentzioa eta ebazpena lan-inguruneetan
  • IKASTAROA: Estresa kudeatzea lan-ingurunean
  • IKASTAROA: Komunikazio positibo eta eraginkorra lanean
  • IKASTAROA: Jardunbide egokiak talde-lanean
  • IKASTAROA: Errendimenduaren kudeaketa
  • IKASTAROA: Denboraren kudeaketa
  • IKASTAROA: Zuzentzeko trebetasunak
  • IKASTAROA: Lan-arriskuen prebentziorako bulegoak Metalaren Estatuko Hitzarmenaren arabera
  • Berdintasunaren ideia nagusiak

ERAIKUNE ERAIKUNTZAREN KLUSTERRA

ERAGINKORTASUN ENERGETIKOARI BURUZKO IKASTAROA


Argazkiak