Berriak
2020(e)ko apirilaren 22(a) 21:42
Birjinetxe Laguntza-Zentroari buruzko informazio-oharra
Gizarte Ekintzako Saila
Bizkaiko Foru Aldundiak Birjinetxe Laguntza-Zentroaren laguntza-proiektua garatzen ari den giza taldearen xehetasun batzuk eman nahi ditu.
Birjinetxe erdi-mailako zentro soziosanitario espezializatu bihurtu da martxoaren 30etik, eta koronabirusak eragindako infekzio-kasuak artatzen ditu, hau da, Zentroan arreta eskaintzen zaie gizarte-baliabideen sarean emandakoak baino zainketa sendoagoak behar dituzten pertsonei. Zentroaren irekiera Bizkaiko Foru Aldundiaren Gizarte Ekintza Sailaren eta Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailaren arteko akordioaren emaitza da.
Birjinetxe laguntza-zentroak 78 pertsona artatzen ditu gaur egun, eta 14 erizainek osatzen dute langile taldea; horiei 2 erizain gainbegirale, 44 osasun-laguntzaile, 3 mediku, 2 fisioterapeuta eta plantan esku hartzeko terapeuta bat eta psikologo bat gehitzen dizkiegu, erizaina ere baden zentroko zuzendaritzaz gain.
Osagarri gisa, EHUko Erizaintzako Graduko 4. mailako 3 ikasle kontratatu dira, eta EHU bat etorriz, praktikak baliozkotuko zaizkie betetzen ari diren zereginen arabera; adierazi behar da ikasle horiei 2 hilabeteko praktikak geratzen zaizkiela ikasketak amaitzeko. Erizaintzako ikasle horiek osasun-laguntzako lanak egiten dituzte beste profesional batzuek gainbegiratuta. Ikasle horiek aldez aurretik LANBIDEn eskaintza egin ondoren lan-poltsak agortu ostean kontratatu dira eta urtean 28.271,78 euroko ordainsaria dute.
Azkenik, erabiltzaile-profil berriari dagokionez zentroaren jarduera finkatu ondoren eta komunikazio-baliabide telematikoen ohiko erabilera gaindituta, protokolo bat jarri da martxan -hasita dagoena- senideek bizitzaren amaierako zaintza-egoeran dauden erabiltzaileei bisitak egiteko, betiere modu ordenatuan eta guztien segurtasuna bermatuz, hau da, erabiltzaileen, senideen eta profesionalen segurtasuna bermatuz.