2020(e)ko apirilaren 15(a) 09:00

Apirilaren 20an hasiko da Elkarlanean enpresen artean lehiakortasun-lankidetzarako programan izena emateko epea

Ekonomia Sustatzeko Saila

Bizkaiko Foru Aldundiko Ekonomia Sustatzeko Sailak 448.000 euro erabiliko ditu berrikuntza arloan enpresen arteko lankidetzatik sortutako proiektuak sustatzeko.

Bizkaiko Foru Aldundiko Ekonomia Sustatzeko Sailak apirilaren 20an irekiko du Elkarlanean programari proiektuak aurkezteko epea. Programa horren bidez, berrikuntza-proiektuak lankidetzan garatzea bultzatu nahi da, hazteko estrategia gisa. Halaber, aztertu nahi da enpresen artean modu kooperatiboan identifikatutako negozio-aukeren bideragarritasun teknikoa, ekonomikoa eta legala.

Elkarlanean programa —448.000 euroko dotazioa du— sartu behar da Ekonomia Sustatzeko Sailak Bizkaiko enpresa-arloan lehiakortasun jasangarria bultzatzeko abiarazitako jarduketen artean. Dekretua lurraldeko enpresen errealitatetik abiarazten da —errealitate hori batez ere enpesa txiki eta ertainek osatzen dute—, eta erakundeak bultzatzen ditu aliantzak bilatzera, zeinek aukera emango dieten berrikuntzan aurrerapausoak emateko eta merkatuetan elkarrekin inbertsio berriei heltzeko.

Dekretuak 60.000 euroko gehieneko dirulaguntza bat ezartzen du, eta 5-100 bitarteko pertsona dituzten Bizkaiko enpresei zuzenduta dago, baldin eta enpresa horien jarduera nagusia hauetariko bat bada: industria, garraioak, eraikuntza, industriari lotutako zerbitzuak, turismoa eta handizkako merkataritza. Aurreko baldintzak betetzen ez dituzten beste enpresa batzuk ere onartuko dira, betiere egin duten gastuak ez badu gainditzen diruz lagundu daitekeen proiektuaren gastu-oinarriaren % 20.

Foru-dekretu honen onurei heldu nahi dieten erakundeek telematikoki aurkeztu beharko dute dokumentazio guztia, Ekonomia Sustatzeko Sailaren bulego birtualaren bitartez.