2020(e)ko apirilaren 06(a) 11:30

Bizkaian mendekotasuna duten adineko pertsonentzako egoitza-zentroen sareko egoera, apirilak 6

Gizarte Ekintzako Saila

Birusak jotakoak egoitzetan

Apirilaren 5aren amaieran, Bizkaiko Lurralde Historikoan adinekoentzat baimenduta dauden 155 egoitzetatik (guztira, 10.748 plaza), pertsona hauek zeuden COVID-19ak jota, Gizarte Ekintza Saileko Ikuskapen eta Kontrol Zerbitzuak eskuragarri jarritako informazioaren arabera:

  • Positiboa baieztatua duten egoitzako erabiltzaileak: 290
  • Positiboa baieztatua duten egoitzako erabiltzaileak, ospitaleratuta daudenak: 93
  • Positiboa baieztatua duten egoitzako langileak: 86
  • Isolatuta dauden langileak (COVID-19a baieztatu gabe): 396

Guztira, 32 zentrotan dago birusak jotako pertsonaren bat.

Horrez gain, koronabirus bidezko infekzio-kasuak artatzeko unitate espezializatu soziosanitarioek arreta eskaintzen diete positibo baieztatuta duten 49 eta 8 pertsona jaso dituzte, Birjinetxen eta Unben, hurrenez hurren.