2020(e)ko apirilaren 04(a) 12:00

Bizkaian mendekotasuna duten adineko pertsonentzako egoitza-zentroen sareko egoera, apirilak 4

Gizarte Ekintzako Saila

Birusak jotakoak egoitzetan

 

Apirilaren 3aren amaieran, Bizkaiko Lurralde Historikoan adinekoentzat baimenduta dauden 155 egoitzetatik (guztira, 10.748 plaza), pertsona hauek zeuden COVID-19ak jota, Gizarte Ekintza Saileko Ikuskapen eta Kontrol Zerbitzuak eskuragarri jarritako informazioaren arabera:

  • Positiboa baieztatua duten egoitzako erabiltzaileak: 234
  • Positiboa baieztatua duten egoitzako erabiltzaileak, ospitaleratuta daudenak: 74
  • Positiboa baieztatua duten egoitzako langileak: 82
  • Isolatuta dauden langileak (COVID-19a baieztatu gabe): 351

Guztira, 29 zentrotan dago birusak jotako pertsonaren bat.

Horrez gain, koronabirus bidezko infekzio-kasuak artatzeko unitate espezializatu soziosanitarioek arreta eskaintzen diete positibo baieztatuta duten 46 eta 5 pertsona jaso dituzte, Birjinetxen eta Unben, hurrenez hurren.