Berriak
2020(e)ko martxoaren 29(a) 13:00
Bizkaian mendekotasuna duten adineko pertsonentzako egoitza-zentroen sareko egoera, martxoak 29
Gizarte Ekintzako Saila
Birusak jotakoak egoitzetan
Martxoaren 28aren amaieran, Bizkaiko Lurralde Historikoan adinekoentzat baimenduta dauden 155 egoitzetatik (guztira, 10.748 plaza), pertsona hauek zeuden COVID-19ak jota, Gizarte Ekintza Saileko Ikuskapen eta Kontrol Zerbitzuak eskuragarri jarritako informazioaren arabera:
- Positiboa baieztatua duten egoitzako erabiltzaileak: 26
- Positiboa baieztatua duten egoitzako erabiltzaileak, ospitaleratuta daudenak: 42
- Positiboa baieztatua duten egoitzako langileak: 23
- Isolatuta dauden langileak (COVID-19a baieztatu gabe): 168
Guztira, 25 zentrotan dago birusak jotako pertsonaren bat.
Horrez gain, koronabirus bidezko infekzio-kasuak artatzeko unitate espezializatu soziosanitarioek arreta eskaintzen diete positibo baieztatuta duten 2 pertsona jaso dituzte.