Berriak
2020(e)ko martxoaren 27(a) 14:17
Bizkaibusek indartu egin ditu garbiketa eta desinfekzio lanak
Garraioak eta Mugikortasun Jasangarria Sustatzeko Saila
Markesinak desinfektatzen ari dira, eta lekuz errez alda daitezkeen komunak jarri dira gidarientzat, beste aukerarik ez dagoen lineetan
Bizkaibus desinfekzio-lanak egiten ari da markesina-parke osoan, eta lehentasuna ematen die gehien erabiltzen direnei eta biztanle gehien dituzten hiri-eremuetan eta hiriarteko eremuetan daudenei. Bilbo, Galdakao, Basauri, Santurtzi, Portugalete, Ortuella, Barakaldo edo Zornotza. Lan horiek dagoeneko egin diren udalerrietako batzuk dira.
Halaber, espedizio bakoitzaren ondoren eta zerbitzuaren buru nagusietan indartu egin dira autobus guztietako garbiketa- eta desinfekzio-lanak: Bilbon, Geltoki Intermodalean, Moyua plazan, Abando plazan eta Bailen kalean; baita ere Getxoko Andra Marin, Gurutzetako Ospitalean, Galdakaoko Ospitalean, Mungian (Palado) eta Loiuko aireportuan.
Lekuz errez alda daitezkeen komunak jarri dira, gidariek erabiltzeko, beste aukerarik aurkitu ezin izan den linea-buruetan. Zehazki, Balmasedan, Galdamesen eta Galdakaon.
Bizkaibusek lanean jarraitzen du osasun-alerta egoera honetan ere zerbitzua behar duten funtsezko kolektiboei garraio publikoa bermatzeko, aldi berean erabiltzaileen eta langileen segurtasuna zainduz.