Berriak
2020(e)ko martxoaren 27(a) 11:47
Bizkaian mendekotasuna duten adineko pertsonentzako egoitza-zentroen sareko egoera, martxoak 27
Gizarte Ekintzako Saila
Birusak jotakoak egoitzetan
Martxoaren 26aren amaieran, Bizkaiko Lurralde Historikoan adinekoentzat baimenduta dauden 155 egoitzetatik (guztira, 10.748 plaza), pertsona hauek zeuden COVID-19ak jota, Gizarte Ekintza Saileko Ikuskapen eta Kontrol Zerbitzuak eskuragarri jarritako informazioaren arabera:
- Positiboa baieztatua duten egoitzako erabiltzaileak: 23
- Positiboa baieztatua duten egoitzako erabiltzaileak, ospitaleratuta daudenak: 37
- Positiboa baieztatua duten egoitzako langileak: 18
- Isolatuta dauden langileak (COVID-19a baieztatu gabe): 87
Guztira, 24 zentrotan dago birusak jotako pertsonaren bat.