Berriak
2020(e)ko martxoaren 25(a) 12:06
Bizkaian mendekotasuna duten adineko pertsonentzako egoitza-zentroen sareko egoera, martxoak 25
Gizarte Ekintzako Saila
Birusak jotakoak egoitzetan
Martxoaren 24aren amaieran, Bizkaiko Lurralde Historikoan adinekoentzat baimenduta dauden 155 egoitzetatik (guztira, 10.748 plaza), pertsona hauek zeuden COVID-19ak jota, Gizarte Ekintza Saileko Ikuskapen eta Kontrol Zerbitzuak eskuragarri jarritako informazioaren arabera:
- Positiboa baieztatua duten egoitzako erabiltzaileak: 12
- Positiboa baieztatua duten egoitzako erabiltzaileak, ospitaleratuta daudenak: 34
- Positiboa baieztatua duten egoitzako langileak: 15
- Isolatuta dauden langileak (COVID-19a baieztatu gabe): 73
Guztira, 21 zentrotan dago birusak jotako pertsonaren bat; haietan, batek amaitu du isolamenduaren 14 eguneko aldia; ez dago kasu berririk.