2020(e)ko martxoaren 23(a) 11:07

Bizkaiak batuta egingo die aurre osasun-larrialdiak merkataritzan eta ostalaritzan dituen ondorioei

Ahaldun Nagusiari laguntzeko unitatea - Ahaldun Nagusia

Bizkaiko Ahaldun Nagusia lurraldeko elkarte nagusietako ordezkariekin bildu da gaur goizean, iritziak partekatzeko eta jarduerak koordinatzeko Covid 19k eragindako osasun-larrialdiaren ondorioz jarduera ekonomikoa derrigorrez utzi ondoren. Bizkaiko merkatariek herritarrei eskatu diete hurbileko merkataritzarekin bat egiteko, haien biziraupena bermatzeko.

Lurraldeko merkataritza, ostalaritza eta hotel sektoreko ordezkariak

Merkatarien eta ostalarien elkarteek batasun eta konfiantza mezua partekatu dute Bizkaiko Foru Aldundiarekin osasun-larrialdiari aurre egiteko ezarritako neurriek sektore horrentzat dituzten ondorio larrien aurrean. Hala jakinarazi diote CECOBI, Bizkaidendak, Bilbaodendak, Bizkaiko Ostalaritza Elkartea eta Destino Bilbao Elkarteko ordezkariek Unai Rementeria Ahaldun Nagusiari, gaur goizean Foru Jauregian egindako bileran.

Bilera lehen hartu-emana izan da sektorearen eta erakundeen artean komunikazioa bideratzeko eta jarduerak era bateratuan koordinatzeko. Bizkaiak modu bateratuan lan egiten duela azpimarratu du Pedro Campok, CECOBIko presidenteak, eta konfiantza mezua bidali nahi izan die sektoreko enpresei eta ostalaritzan eta txikizkako merkataritzan gehiengo nagusia diren autonomoei. Kontsumitzaileentzako mezua ere izan du, hurbileko merkataritzarekiko ahalegina egin dezaten. Elkarrekin ari gara lanean merkataritzaren, ostalaritzaren eta autonomoen azpisektoreek dugun arazoan; lasaitasuna eta konfiantza. Egoera honetatik aterako gara eta dagoeneko egoera honen hurrengo eguna, biharamuna, prestatzen ari gara. Alde horretatik Bizkaiko kontsumitzaileei dei egin nahi diegu egoera hori amaitu bezain laster hurbileko saltokietara joan daitezen eta, era berean, erantzukizun-ariketa baten, ezinbestekoak ez diren erosketak egiteko guk berriz ireki arte itxaron dezaten, eskatu du Pedro Campok.

Bileran, aurrez aurre edo telematikoki, honako hauek parte hartu dute: Ahaldun Nagusiak eta Ekonomia Sustatzeko diputatua den Ainara Basurkok; Pedro Campok (CECOBI); Jose Andres Cebrecosek (Bizkaidendak); Rafael Gardeazabalek (Bilbaodendak); Héctor Sánchezek (Bizkaiko Ostalaritza Elkartea) eta Alvaro Díaz Muniok (Destino Bilbao Hotelen Elkartea).

Merkataritza, ostalaritza eta hotelen sektorea merkataritza eta ekonomia jardueraren zati bat ixtea eragin duen osasun-larrialdiaren ondorioak zuzenean jasaten dituztenen artean daude.


Argazkiak