2020(e)ko martxoaren 15(a) 19:25

Bizkaibusek % 50 murriztuko du bere eskaintza bihartik aurrera (martxoak 16, astelehena)

Garraioak eta Mugikortasun Jasangarria Sustatzeko Saila

Ordutegi eta maiztasun berriak web-orrian kontsultatu ahal dira: www.bizkaia.eus/bizkaibus.

Bizkaibusek % 50 murriztuko ditu bere ohiko garraio-zerbitzuak, bihartik (martxoak 16, astelehena) aurrera, EGAren (Euskadiko Garraio Agintaritza) koordinazio-mahaian eta 463/2020 Errege Dekretuan koronabirusa dela-eta hartutako aparteko euste-neurrien ondorioz.

Ordutegi eta maiztasun berriak web orrian kontsultatu ahal dira: www.bizkaia.eus/bizkaibus.

Edozein zalantza edo argibiderako, 946 125 555 doako informazio-telefonoa edo Bizkaibusen Facebook eta Twitter-eko profil ofizialak erabil daitezke ere.

Neurri hauek bat egiten dute pasa den ostiralean hartutako berehalako neurriekin. Izan ere, neurri guztien helburua da hiri arteko lineen erabiltzaileen eta langileen babesa bermatzea, kutsatzeko mehatxuen aurrean, eta koronabirusaren hedapena eragoztea.

Hauek dira neurri horietako batzuk: gidariaren lekua eta bidaiariena fisikoko banatzea eta, horretarako, ezin izango da sartu aurreko atetik eta ezin izango dira erabili eserlekuen lehenengo bi ilarak; eskudirutan ordaintzeko aukera kentzea, bai autobusetan zein Bizkaibusen kabinetan, edozein kontaktu izatea saihesteko, eta unitateak sarriago garbitzea, bidaien artean ere.