2020(e)ko martxoaren 13(a) 19:52

Bizkaiko Foru Aldundiak neurriak hartu ditu pertsona arteko kontaktua mugatzeko eta koronabisaren zabaltzea geldiarazteko

Ahaldun Nagusiari laguntzeko unitatea

Munduko Osasun Erakundearen (MOE) eta Euskadiko eta Espainiako gobernuen ildoei jarraituz, Bizkaiko Foru Aldundiak presazko neurrien sorta bat hartu du, koronabirusaren zabalkundea Bizkaian geldiarazten laguntzeko. Neurri guztien helburua pertsona arteko kontaktua mugatzea da, hori baita gaur egun modurik eraginkorrena kutsatzeari eusteko eta pandemia global honen aurreratzea geldiarazteko.

  1. Ekitaldiak etenda uztea edo geroratzea eta espazio publikoak ixtea, bestelakorik adierazi arte.
    • Eskola-kirola etetea (martxoaren 12tik).
    • Museoen foru-sarea ixtea, martxoaren 14tik (Arrantzaleen Museoa, Euskal Herria Museoa, Arkeologi Museoa, Txakolingunea, La Encartada, Euskararen Etxea, Museo-Ferrería del El Pobal museo-burdiona eta Santimamiñe).
    • Foru Liburutegia ixtea (martxoaren 14tik).
    • Euskalduna Jauregiko ikuskizunak bertan behera uztea (martxoaren 14tik apirilaren erdialdera arte).
    • BOSen jarduera etenda uztea (hamar kontzertu eta haiekin lotutako berrogei bat ekitaldi).
    • Bilboko Ondare eta Rekalde erakustaretoak ere itxita egongo dira eta jarduera etenda geratuko da, martxoaren 14tik.

    Neurriok ez dute eraginik izango espazio horietako langileengan, zeinek beren lanpostuetan jarraituko baitute Osakidetzaren osasun- eta higiene-protokoloak zorrotz betetzeko gomendioarekin.

  2. Jendeari laguntza emateko aurrez aurreko zerbitzuak ixtea eta deialdietarako epeak zabaltzea

    Bizkaiko Foru Aldundiak lurraldeko bulego guztietako aurrez aurreko laguntza-zerbitzua etenda utziko du; zerbitzu murriztu bat mantenduko du dokumentuak erregistratzeko eta urgentziazko kasuetarako, zeinak profesionalek aurretik zehaztuko baitituzte. Kalteak saihesteko, hogei egun luzatuko dira irekitako deialdi eta eskabide guztietan dokumentazioa aurkezteko epeak, eta telefono bidezko laguntza-zerbitzua sendotuko du. Aldundiak gogorarazten du aurrez aurreko izapideetako asko telematikoki egin daitezkeela egoitza elektronikoaren bidez.

    Herritarrei aurrez aurreko laguntza-zerbitzu batzuk zabalik egongo dira, astelehenetik ostiralera, baina idazkiak, eskaerak eta komunikazioak aurkezteko baino ez. Zehazki, honako hauek:

    • Herritarrei Laguntzeko Bulegoa. Diputazio kalea 7, behe-solairua (Bilbo), 9:00etatik 13:30era.
    • Ogasun eta Finantza Sailaren erregistroa. Basurtuko Kaputxinoen kalea 4-1 (Bilbo), 9:00etatik 13:30era.

    • Gizarte Ekintza Saileko erregistroa. Lersundi kaleko 14 (Bilbo), 9:00etatik 13:30era.
    • Herritarrei laguntzeko Durangoko bulegoa. Askatasuna Etorbidea 12, 9:00etatik 13:30era.
    • Herritarrei laguntzeko Bermeoko bulegoa. Dolariaga kaleko 19, 9:00etatik 13:30era.
    • Herritarrei laguntzeko Gernikako bulegoa. San Juan Ibarra plaza 5, 9:00etatik 13:30era.
    • Ogasun eta Finantza Sailak zergadunei laguntzeko dituen bulegoak, Balmaseda, Barakaldo, Basauri, Getxo, Mungia eta Portugaleten daudenak, 9:00etatik 13:30era.
  3. Garraio publikoaren zentzuzko erabilera eta bidaiari arteko distantzia gomendatua sustatzea

    Bizkaiko Foru Aldundiak aktibo mantenduko ditu garraio publikoko zerbitzuak, baina eskatzen du zentzuz erabil daitezela eta eta bidaiarien arte gutxienez metro bateko distantzia gorde dadila.

  4. Dei berezia egitea adinekoei etxean gera daitezen

    Adinekoek, kutsatuz gero, arrisku-kolektibo nagusietako bat osatzen dute epidemia honetan, haien zaurgarritasunagatik. Bizkaiko Foru Aldundiak lurraldeko adineko guztiei eskatzen die ahal dutela ahalik eta denbora gehien etxean geratzeko eta ume, senide eta kanpoko pertsonekiko kontaktua saihesteko.

    Aldundiak egunetako zentroen eta egoitzen protokoloak eta egoera berrikusten ditu egunero, funtsezko zerbitzuak baitira, eta neurri osagarriak hartzea aztertzen du, kolektibo horri zalantzak argitzen eta egoera hau ahalik eta ondoen eramaten laguntzeko.

  5. Telelana bultzatzea funtzionarioen artean

    Bizkaiko Foru Aldundiak dagoeneko beharrezko gailu teknikoa gaitu du sailek erabakitako pertsonek beren lana etxetik garatu ahal izateko. Gaur egun, foru-erakundeko ehun profesional inguruk beren etxetik lan egiten dute.

  6. Malgutasun handiagoa, langileek familia eta lana uztartzeko neurriak har ditzaten ikastetxeak itxi ondoren.

    Bizkaiko Foru Aldundiak ulertzen du ikastetxeen itxierak berekin dakarrela familia eta lana uztartzeko neurriak malgutzea eta sustatzea langile guztien kasuan. Baimenak eta lizentziak hartzea erraztuko da, honela:

    • Ordutegien malgutasuna: lanaldiko arratsaldeak kenduko dira, eta lanaldia sei ordukoa izango da.
    • Beren ardurapean 14 urtetik beherako adingabeak edo mendetasuna duten adinekoak dituzten langileek etxean geratu ahal izango dira, eta distantzian lan egin; horretarako, erantzukizunpeko aitorpen bat egin beharko dute.
    • Neurri hori oro bat aplikatu ahal izango zaie haurdun egoteagatik edo bestelako ezaugarriengatik arriskuan egon daitezkeen pertsonen kasuan.

    Larrialdietako eta laguntza-zerbitzuetako langileak neurri horien aplikaziotik kanpo geratzen dira.

  7. Gobernu Kontseiluaren bilerak modu birtualean egingo dira

    Bizkaiko Foru Aldundiaren organo gorena den Gobernu Kontseilua, diputatu guztiak biltzen dituena, modu birtualean batzartuko da, besterik adierazten ez den bitartean.

  8. Aktibatuta geratu da Bizkaiko Larrialdietarako Foru Plana

    Lehendakariak Euskadin osasunaren larrialdi-egoera aktibatzeko erabakia hartu ondoren, Bizkaiko Foru Aldundiak Larrialdietarako Foru Plana aktibatu du; organo hori arduratzen da salbuespenezko egoeretan aparteko neurriak hartzeaz, eta eskatu die aholkularitzako kontseiluko kideei erraz topatzeko moduan egon daitezela denbora guztian.

Bizkaiko Foru Aldundiak badaki pandemia-egoera dinamikoa dela eta egunez egun aldatzen dela. Beraz, lanean jarraituko du beharrizan handiena duten herritarrak babesteko neurriak proposatzen, bilakaera horren arabera, bai eta ezinbesteko zerbitzu publikoen mantentzea eta lurraldeko jarduera ekonomikoa bermatzeko.