2020(e)ko martxoaren 12(a) 14:38

Bizkaiko Foru Aldundiak bertan behar utzi ditu lurraldeko eskola-kiroleko jarduera guztiak

Euskara, Kultura eta Kirol Saila

Etendura matxoaren 12an hasten da, hau da, ostegun honetan bertan

Bizkaiko Foru Aldundiko Euskara, Kultura eta Kirol Sailak erabaki du Bizkai osoan eskola-kiroleko jarduera guztiak etetea, entrenamenduak barne, gaurtik, martxoaren 12tik.

Erabakia dagoeneko lurraldeko kirol-erakunde guztiei jakinarazi zaie, eta ikastetxe guztien jarduera eteteko Eusko Jaurlaritzak iragarritako erabakiaren ildotik hartu da; hala, osasunaren arloko prebentzio-neurri guztiak aplikatuko dira eskola-eremuan.