2020(e)ko martxoaren 10(a) 11:29

Euskaldunak 7,17 milioi euroko fakturazioarekin itxi du meetings & events izenekoen arloko bigarren urterik onena

Euskara, Kultura eta Kirol Saila

2019an gauzatutako jardueraren eragin ekonomikoa 92,36 milioi eurokoa da 2019. urtea 257.196,64 euroko jarduera irabaziarekin itxi da 362 kultur emanaldik eta 346 Meetings&Events-ek %90eko okupazioa eragin dute

Euskalduna Jauregiak, 7,17 milioi euroko fakturazioa ekarri duen eta jarduerez beteta egon den 2019ko emaitzen bermearekin egingo dio aurre 2020ari. Aipatzekoa da joan den ekitaldian Euskaldunak bere historiako bigarren urterik onena izan zuela Meetings & Events izenekoei dagokienez.

Guztira, Euskalduna Jauregiak 708 ekitaldi, 362 kultur emanaldi eta 346 Meetings & Events ekitaldi hartu zituen 2019an. Hori dela eta, diru-sarreren zenbatekoa 7,1 milioi eurora igo da; beraz, 2019ko ekitaldia azken 11 urteetako hirugarren urterik onena da. Euskaldunak %90eko okupazioa lortu du 2019an.

Bere XX. urteurreneko ospakizunekin bat eginez, Euskaldunak modernizazio proiektua gauzatu zuen 2019an, bertaratzen direnen irisgarritasuna eta mugikortasuna hobetzeko. Obra gehienak uztailean eta abuztuko lehen hamabostaldian egin ziren, jauregiaren jarduera ez oztopatzeko. Horrela, gaur egun berrituta dago, baina bere funtsetik ezer galdu barik, eta bere helburu bikoitzean aurrera egiten du: Musikaren Jauregi gisa erreferentziazko zentro izatea, eta Biltzar eta Konbentzioen esparruan jarduera ekonomikoa erakartzea. Aipatzekoa da sei eskailera mekanikoen instalazioak iraganaren eta etorkizunaren arteko unea markatu duela Euskaldunan.

Meetings&Events izenekoek finkatu egin dute Euskaldunaren aldeko apustua

Meetings & Events izenekoek Euskalduna Jauregiaren aldeko apustuarekin jarraitu dute. Guztira, 346 ekitaldi egin dira, 3,1 milioi euroko diru-sarrerak eraginez, fakturazio osoaren % 44. Eremu geografikoari dagokionez, nabarmentzekoa da nazioarteko Meetings & Events ekimenak % 9,5 izan direla eta fakturazioaren % 41 eragin dutela; nazioarteko kongresuen % 38,7 izan dira. Kopuru horiek guztiek 2019a Euskalduna Jauregiak nazioarteko jarduerari dagokionez izan duen urterik garrantzitsuenetakoa izan dela erakusten dute.

Sektoreka, enpresa (% 36) eta osasuna (% 26) izan dira topaketa gehien antolatu dituzten biak, eta horien atzetik erakundeen eremua (% 15) eta elkarteena (% 12) daude.

Kongresuek ere Euskalduna Jauregiaren aldeko apustuarekin jarraitzen dute, guztira 31 topaketa eginez. 2019an 1.000 pertsonatik gorako sei handienak hauek izan dira: LXXXIV. UROLOGIA KONGRESU NAZIONALA; ESRA 2019 ANNUAL CONGRESS OF THE EUROPEAN SOCIETY OF REGIONAL ANAESTHESIA & PAIN THERAPY, XXII. PSIKIATRIA KONGRESU NAZIONALA 2019; ISWA WORLD CONGRESS 2019. INTERNATIONAL SOLID WASTE ASSOCIATION; 60. SEEN KONGRESUA 2019. ENDOKRINOLOGIA ETA NUTRIZIO SOZIETATE ESPAINIARRAREN KONGRESUA; eta KONTSUMO HANDIARI BURUZKO 34. AECOC KONGRESUA. Kongresu jarduera handieneko hilabeteei dagokienez, ekaina, iraila eta urria nabarmentzen dira; Batzarrak, berriz, martxoan eta ekainean egin dira.

Guztira, 2019an, kongresu jarduerak 3,2 milioi euroko diru-sarrerak izan ditu, Euskaldunako historiako bigarren emaitzarik onena.

Kultur eskaintza propioa eta kanpokoa, nortasun zeinua iaz ere

Euskalduna Jauregiak ikus-entzule guztientzako kultur eskaintza oparoa eskaini du musika klasiko eta pop-rock kontzertuen, errezitaldien, balletaren, zarzuelaren, operaren, antzerkiaren, musikalen eta urtean zehar Bizkaiko kultur programazioa aberastu duten bestelako ikuskizunen bitartez. 362 emanaldi eman ditu guztira, balantze kultural bikaina, eta, aurten ere berretsi egin du apustua, ohiturak eta tradizioak, norberarenak zein besteenak, Euskalduna Jauregiaren bereizgarri direla erakutsiz. Jauregiak 2,6 milioi euro jaso ditu jarduera horrengatik, fakturazio osoaren % 37,5a.

Urtean zehar sortutako kultur jarduerari eutsi egin zaio 2018arekin alderatuta, guztira 362 kultur emanaldi izan baitira. Aste Nagusia eta Gabonak izan dira emanaldi gehien batu dituzten zikloak.

Antzerkiko ikuskizunak izan dira ugarienak (122), gorantz doan zifra, eta ondoren orkestra kontzertuak (72), Música-Musika programako kontzertuak (70), beste kontzertu eta errezitaldi batzuk (38), opera (21), banden kontzertuak (10) eta ballet-dantza ikuskizunak (12), gizarte-ekitaldietako emanaldiak eta ikuskizunak (6) eta Zarzuela (6) etorri dira. Ez da ahaztu behar, BOSek (Bilbao Orkestra Sinfonikoa), OLBE (Operaren Lagunen Bilboko Elkartea) Bilbao Operak, EOSek (Euskadiko Orkestra Sinfonikoa), Musika-Músicak (Bilbao 700 Fundazioa) eta BilbaoMusikak antolatutako kalitatezko bost denboraldi egonkorrez osatutako kultur ekitaldien urteko agenda oparoa duela Euskaldunak.

Izan ere, ikuskizunen aniztasunak markatu du urte osoko kultur agenda Euskalduna Jauregian, espazio guztietan publiko guztientzako aukerekin. 362 kultur emanaldietatik, 176 Auditoriumean egin dira; 85, OB aretoan; 52, OD aretoan; 15, OA aretoan; bat, Urban Hall izenekoan; eta 32, OE aretoan. Ikuskizun aipagarrienen artean, hauek daude: "Puerta con puerta", Euskaldunaren XX. urteurrena ospatzeko "Planeta Achúcarro espedizioa"; "Café Quijano"; "Ketama"; mendiarekin erlazionatutako "Pumori, mendiaren alaba" eta "Dar Dar ELAntartida" filmen proiekzioa; "Silvio Rodríguez"; "La Llamada"; "Iñaki Uranga", "Ocaña", "sold out" kartela birritan eskegitea eragin zuen "Hertzainak", eta abar luzea.

2019an 160.429 sarrera saldu ziren

2019an zehar, Euskalduna Jauregiak 3,8 milioi euro bildu ditu salmenta kanalen bidez, 160.429 sarreraren salmentari esker. Horri dagokionez, nabarmentzekoa da www.euskalduna.eus atariaren bidezko sarreren salmenta sendotu egin dela: 2019an, salmenta guztien % 51,5 izan da, eta horien ondoren, leihatiletan saldu den % 42,6a dator.

Kalitaterako eta etengabeko hobekuntzarako politikaren esparruan, Euskalduna Jauregiak urte osoan neurtzen eta aztertzen du antolatzaileen, Meetings & Events-eko parte-hartzaileen eta kultur ekitaldien, ikus-entzuleen eta antolatzaileen gogobetetze maila, eta oso puntuazio ona lortzen du. 5 puntuko eskalan, asebetetzeari dagokionez, puntuazio hauek lortu ditu: Meetings & Events alorreko antolatzaileek 4,52, eta parte-hartzaileek 4,66; eta kulturaren arloko antolatzaileek 4,73 eta parte-hartzaileek 4,41.

Gauzak horrela, Euskalduna Jauregiaren jarduerak 257.196,64 euroko irabaziak eragin ditu 2019an. Horri, jarduerak Euskadiko BPGean duen eta 92,36 milioi eurora iristen den eragin ekonomikoa gehitu behar zaio. Inpaktu horri esker, 1.301 lanposturi eutsi ahal izan zaie, eta 9,702 milioi euroko diru-sarrerak eragin zaizkio Ogasun Publikoari.

Instalazioak modernizatzeko "Hogei urte" proiektua

2019an Euskaldunak barrualdea berriztatu du irisgarritasunaren eta modernitatearen ikuspegietatik. Horrela, 6 obra proiektu gauzatu ditu:

  • Sarbide berriak eraikinaren barrualdean, 6 eskailera mekaniko instalatuz eta, horrela, irisgarritasuna eta atarien arteko komunikazioa hobetuz.
  • "Naming" eta ikonografia berria Auditoriumeko, solairuetako, sarbideetako… guneak izendatzeko.
  • Aparkalekuaren irteeraren hobekuntza, biribilgunera zuzenean heltzeko.
  • Kanpoko 2. Aretoaren eta 2. VIP Aretoaren zaharberritzea.
  • Kanpoaldearen egokitzapena, hobekuntzak eginez zabalguneko parterreetan eta lorategietan.
  • Biltegi berriak: 400 metro karratu inguru, Bilboko Udalak Euskaldunari laga dizkionak, OLBEk, BOSek eta behin-behineko bezeroek dituzten biltegiratze beharrei soluzioa emateko. Euskaldunako bezeroek gero eta leku gehiago behar dute ekartzen dituzten standak, pantaila erraldoiak, soinu-ekipoak… uzteko, eta, horregatik, aurreko ekitaldia desmuntatzen den bitartean material berria nonbait gorde behar da (kongresuetako standak, aurkezpenetarako pantailak, soinu-ekipoak, sistema informatikoak…). Biltegi berriak Renferen Santurtzi-Bilbo trenbide zaharrak utzi zuen tunelean egokitu dira, Jesusen Bihotzaren biribilgunearen inguruetan.

Txosten osoa:

  • https://www.euskalduna.eus/memoria-2019/
  • https://www.euskalduna.eus/eu/2019ko-txostena/
  • https://www.euskalduna.eus/en/2019-financial-report/