2020(e)ko otsailaren 17(a) 11:49

Euskararen Etxeak, besteak beste, instalazioak, ordutegia, webgunea eta tailer eta programa kultural berriak estreinatu ditu

Euskara, Kultura eta Kirol Saila

Erreforma hau 15 urteko ibilbidearen ostean abian jarri den berritze-prozesu integralaren parte da. Ordutegi berriak aretoak bisitatzeko eskaintza zabaldu du. Azkue Fundazioak eta Bizkaiko Foru Aldundiko Euskara, Kultura eta Kirol Sailak Hi(zki)bridoak zikloa hasiko dute otsaila eta maiatza bitartean, literaturan eta ahozkotasunean finkatzen diren zuzeneko jarduerak biltzen dituen programa kulturala.

Euskeraren Etxeko ardunadunak, prentsaurrekoan

Bilboko Euskararen Etxeak bere kultur instalazio, tailer eta programa berriak estreinatu ditu gaur, baita ordutegi berria eta web orri bat ere, 15 urteko ibilbidearen ostean abian jarritako berritze prozesu integral baten barruan.

Xabier Arauzok, Bizkaiko Foru Aldundiko Euskara zuzendari nagusiak, eta Iurdana Acasusok, instalazioa kudeatzen duen Azkue Fundazioko zuzendari kudeatzaileak, eraberritze prozesu integral baten barruan kokatzen diren berrikuntza guztiak aurkeztu dituzte gaur goizean.

Bilboko Euskararen egoitzako zerbitzu guztiak kudeatuko dituen webgune berriaz gain, Euskararen Etxeak ordutegi berria izango du, zabalagoa, bertako aretoak erabili eta bisitatu ahal izateko eskaintza handitzen duena. Ordutegia honakoa izango da: astelehenetik ostiralera 8:00etatik 20:00etara eta larunbatetan 10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 19:00etara.

Beheko solairuan egin diren lan berriak ere estreinatu ditu Euskararen Etxeak, besteak beste komun bat eta soinu ekipamendu berri bat jarriz, Euskararen Interpretazio Zentroaren Eskola Programaren tailer berria, euskararen erabilera eta sustapena ardatz dituena, eta Hi(zki)bridoak izeneko kultur programa berria.

Eragileentzat eta euskal gizartearentzat erreferente izatea da Euskeraren Etxearen helburua. Horretarako hainbat zerbitzu eta bitarteko eskaintzen ditu, hala nola aretoen lagapena eta Euskararen Interpretazio Zentroa.

Bilboko San Inazio auzoan dagoen Euskeraren Etxea 2004an sortu zuten Bizkaiko Foru Aldundiak, Bilboko udalak eta Eusko Jaurlaritzak elkarlanean. Gaur egun Azkue Fundazioak kudeatzen du, Bizkaiko Foru Aldundiak lagapenean emanda, eta 15 urteren ondoren berritze prozesuan dago. Hala, eraberritze-prozesu horren lehen fasea amaitu da.

Berrikuntzak

Euskararen Etxearen helburua euskararen sustapenean eta hedapenean eragitea da. Horregatik, euskararen erabilera eta sustapena normalizatzeko asmoz, hainbat hobekuntza egin ditu bere zerbitzuetan. Hala, Euskeraren Etxearen guneak eskuragarri daude euskara helburu edo xede duten erakunde eta elkarteentzat.

Halaber Azkue Fundazioak eta Bizkaiko Foru Aldundiko Euskara, Kultura eta Kirol Sailak Hi(zki)bridoak zikloa hasiko dute otsaila eta maiatza bitartean, literatura eta ahozkotasuna ardatz dituzten zuzeneko jarduerak biltzen dituen kultur programa, Anari, Itxaro Borda, Ibon RG eta Colectivo de Creación de Perro Rojo-ren parte-hartzearekin, besteak beste. Ekimenean hainbat eragilek parte hartu dute, hala nola Booktegi, Lanku eta Loraldiak.

Berrikuntza horiek guztiak Euskararen Etxearen zerbitzu guztiak kudeatzen dituen webgune berrian jasotzen dira: www.euskararenetxea.eus.


Argazkiak