2020(e)ko otsailaren 16(a) 10:00

Bizkaiak 830,5 milioi euro bildu ditu urtarrilean

Ogasuna eta Finantzetako Saila

Urteko lehen hilabetean, Tributu Itunduen bidez % 8,7 gehiago bildu da 2019ko urtarrilean baino. Bildutako 830,5 milioi horiek ekitaldi osorako aurreikusitako guztiaren % 10,2 dira.

Urtarrilean Bizkaian Tributu Itunduen bidez 830,5 milioi euro bildu dira, joan den urteko hilabete berean bildutakoa baino 66,3 milioi gehiago. Horrek esan nahi du % 8,7ko igoera egon dela. Era berean, urteko lehen hilabetean bildutakoa ekitaldi osorako aurreikusitako guztiaren % 10,2 da: 8.141,1 milioi euro.

Foru Ogasunak guztira bildutako zenbateko horretatik, 653,2 milioi euro zuzeneko zergapetzeari dagozkio, zein % 5,5 hazi baita 2019ko urtarrilekoaren aldean. Zuzeneko zerga nagusien artean, PFEZa % 4,3 hazi da. Nabarmentzekoa da lan-atxikipenen igoera: % 6,6. Sozietate zerga, bestalde, % 27,4 hazi da.

Zeharkako zergen bidez 171,9 milioi euro bildu dira. Horrek esan nahi du % 21,6ko igoera egon dela. Atal honetan, igo dira bai kudeaketa propioko BEZa (% 184,4), bai Hidrokarburoen gaineko Zerga Berezia (% 5,3). Bestalde, tasak eta beste sarrera batzuk direla eta, 5,4 milioi euro bildu dira.

Gogorarazi behar da urtarrilean oraindik ere ez direla lehen doikuntzak egin, ez foru diputazioen arteko barne doikuntzarik, ez eta Estatuarekin ere. Era berean, egin dira lehen likidazio hiruhilekoak zenbait zergari dagokionez, eta, beraz, bilketako lehen datu hau ez da nahikoa esanguratsua urteko gainontzeko hilabeteetan bilketa zenbatekoa izango den iragarri ahal izateko.