2020(e)ko otsailaren 14(a) 11:48

Aldundiaren, Guggenheim Museoaren eta Eliassonaren Little Sun fundazioaren ahaleginak batu ditu Argiak Senegalerako proiektuak

Enplegua, Gizarte Inklusioa eta Berdintasuna Sustatzeko Saila

Artista danimarkarrak, Little Sun Fundazioaren bitartez, eguzki-lanpara batzuk sortu ditu argindarrik gabeko lurraldeetakoek, esaterako, Senegalgo landaguneetako ikasleek gauez ikas dezaten edo ikastetxerako bidean argi egin dezaten. Proiektua Guggenheim Bilbao Museoak babesten du eta Enplegua, Gizarte Inklusioa eta Berdintasuna Sustatzeko Foru Sailaren Bizkaia Koopera programaren barruan sartzen da.

Olafur Eliasson, Teresa Laespada eta Juan Ignacio Vidarte.

Bizkaiko Foru Aldundiaren, Guggenheim Bilbao Museoaren eta Olafur Eliasson artistaren, azken honek 'Little Sun' fundazioaren bitartez, ahaleginei esker 'Senegalgo argiak' izeneko Garapenerako Lankidetza proiektua garatu da. Proiektu honen bidez eguzki-lanpara batzuk sortu dira argindarrik gabeko lurraldeetako biztanleek, esaterako, Senegalgo landaguneetako ikasleek gauez ikasteko edo eskolara egiten duten bidean argiak jartzeko aukera izan dezaten.

'Olafur Eliasson: bizitza errealean' erakusketaren harira artista daniarra Bilbon izan da oraintsu eta egonaldi horretan Juan Ignacio Vidarterekin, Guggenheim Bilbao Museoko zuzendari nagusiarekin, eta Enplegua, Gizarte Inklusioa eta Berdintasuna Sustatzeko foru diputatuarekin, Teresa Laespadarekin, bildu da proiektu hau ardatz hartuta.

'Senegalerako Lanparak' proiektuaren eguzki-lanparek argi elektrikorik= energiarik ez dagoen lekuetan telefono mugikorrak kargatzeko aukera ematen duten aldaerak ere badituzte. Kasu horretan ere helburua komunitateak eguzki-energiaren erabileran prestatzea eta argi horien banaketarekin proiektu honen inguruan ekintzailetzan jarduteko aukerak garatzea da; halaber, gogoan eduki behar da gaur egun proiektuan parte hartzen dutenen artean % 90 emakumeak direla. Horretarako marketinean eta enpresa- eta merkataritza-ekintzailetzan trebatzen dira, eta hori da une hauetan egiten ari diren zeregina.

Proiektu hau eta 'Bizkaia Koopera' osoa NBEren Garapen Iraunkorreko Helburuen 2030 Estrategiaren barruan kokatzen dira.

Little Sun fundazioa(ri buruz)

2012an Eliassonek eta Frederik Ottesen ingeniariak sortutako irabazi asmorik gabeko proiektu orokorra da. Argindarrik ez duten planetako/munduko hainbat gunetako 1.100 milioi pertsonari eguzki-energia eskaintzen die, batik bat ikasleei, errefuxiatuei eta hondamendi naturalen biktimei. Horrez gain, aldi berean, energia eskuratzeko zein klima era arduratsuan kudeatzeko jendeak kontzientzia har dezan sustatzen du. Horretarako, beste ekitaldi batzuen artean, parte hartu du Marrakech 2016 COP22ren inaugurazioan, Blackouts izeneko itzalaldietan eta 2012ko Tate Moderneko Sunlight Graffitian (Eguzki-Argiaren graffitian)


Argazkiak


Bideoak