2020(e)ko otsailaren 13(a) 11:21

Bizkaiko Foru Aldundiak Loraldiaren seigarren edizioan parte hartuko du

Euskara, Kultura eta Kirol Saila

Loraldia martxoaren 10etik 29ra Bilbon egiten den kultur ekitaldia da, euskarazko produkzioen topaleku

Loraldia 2020

Bizkaiko hiriburuan mota guztietako diziplina artistikoak, ekoizpen berriak eta estreinaldiak izango dira Loraldia jaialdiaren seigarren edizioan. Martxoaren 10etik 29ra egingo da Loraldiaren edizio berri hau. Hala, 20 egunez, Bilboko 15 gune euskaraz sortzen den kulturaren gune bilakatuko dira.

Gaur goizean aurkeztu da Bilboko Rekalde Aretoan Loraldia jaialdiaren seigarren edizioa, ‘Hamaika desira!’ lemapean. Lorea Bilbao Euskara, Kultura eta Kirol diputatuarekin batera, Aitziber Atorrasagasti Eusko Jaurlaritzaren Kultura Sustatzeko zuzendariak, Gonzalo Olabarria Bilboko Udaleko Kultura zinegotziak eta Imanol Agirre Loraldia jaialdiko zuzendari artistikoak hartu dute parte aurkezpenean. Horiez gainera, Loraldian beren lanak aurkeztuko dituzten artistak ere izan dira bertan.

Loraldiaren seigarren edizioaren helburuen artean, azpimarratzeko modukoak dira euskal sortzaileen lana eta berauen proposamen berriak; nabarmentzekoa da, baita, publiko berriengana iristea eta oroimenean sakontzea ere, erreferenteengandik ikasi eta beste proposamen berritzaile batzuk sortze aldera.


Argazkiak